Beste jardunaldi bat Mecalbe Eibar Eskubaloia talde gorenentzat aste santuko geldialdia baino lehen. Emakumezkoek Omega Peripherals Basauriri egingo diote bisita larunbatean arratsaldeko 19:00etan, Artunduaga kiroldegian, hain zuzen ere. Liga txapelketako azken aurreko neurketa da, azkena etxetik kanpo. Ez da erreza izango, baina helburua finala betetzen has daitezke neskak. Bosgarren dira bizkaitarrak 31 punturekin eta denboraldi txukuna egitetik datoz, hori bai, azken hiru neurketatik bi porrotekin. Nerea eta Itxaso Elicegui eta Nerea Collado dira jokalaririk arriskutsuenak erasoan etxeko taldean.
Gizonezkoek, bestalde, Helvetia Anaitasunaren bisita jasoko dute Ipuruan larunbatean ere arratsaldeko 18:30etan. Txapelketako talderik arriskutsuenetarikoa da nafarra, bigarren da 43 punturekin eta lehen postuaren borrokan dago murgildurik