Garaipen zoragarria gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiak lortu zuena Ipuruan Il Capo Hondarribia Bidasoa taldearen aurka (32-30). Hirugarren garaitzea jarraian gure mutilentzat eta laugarren postuan finkatzeko balio duena 25 punturekin. Emakumezkoen taldeak, bestalde, porrota pairatu zuen nafarroan Gurpea Beti Onak Azparren Gestionen kontra (27-18). Hamabigarren jarraitzen dute neskek 9 punturekin.
Bi puntu baino gehiago balio zuen garaipena lortu zuten Fernandoren jokalariek kiroldegian. Hasiera parekatua suertatu zen, hala ere, minutuak pasa ahala gailentzen joan ziren eibartarrak. Atsedenaldian bi goleko aldea zuten. Bigarrenean diferentzia hori handitzen joan ziren eta bi puntuak hurbil ikusten hasiak ziren. Hala eta guztiz, 28na berdintzea lortu zuten bisitariek bost minuturen faltan. Dena den, 4-2ko azken partzialak gure taldearen alde utzi zuen partida. Mikel Zuloaga nagusi izan zelarik ate aurrean 11 golekin. Datorren jardunaldian Beti Onak talde nafarra bisitatuko dute armaginek.
Neskek, aldiz ezin izan zuten garaipenik lortu talde horren aurka, hain zuzen ere. 20 minutu iraun zuten eibartarrek parez pare arerioaren aurka, hala ere, hortik aurrera arazo gabe gailendu ziren nafarrak aldea handituz bukaeraraino. Etxeko Jaione Goyeneche bilakatu zen lehiako goleatzailerik onena 9rekin. Gure taldean Naia de Castro izan zen onena ate aurrean 4rekin. 19. Jardunaldian NAIBC San Adrianen bisita jasoko dute Ipuruan.