Asteburu latza Mecalbe Eibar Eskubaloia talde gorenentzat. Gizonezkoek Beti Onaken kantxan galtzen zuten bitartean (31-30), emakumezkoek ezin izan zuten ezer egin Ipuruan NAIBC San Adrian talde bilbotarraren aurka (19-22). Mutilek postu bat galdu eta bostgarrenera jausten dira 25 punturekin. Neskak, bestalde, hamabigarren jarraitzen dute 9 punturekin.
Ez zen erreza izan Ipuruako neurketa eta Bilboko taldea aurretik izan zen lehia guztiaren zehar. Armaginak hurbiltzen saiatzen ziren arren kanpotarrek zoragarri eraman zuten aginte makila. Eibartarrek ez dute amore ematen eta gogor borrokatzen jarraituko dute puntuen bila. Kanpotarren Yamila Baggio bilakatu zen partidako goleatzailerik onena 5ekin. Gure taldean Nahia Benitez, Maitane Velasco, Naia de Castro eta Ane Treviño, bakoitza 3kin.
Porrot gogorra pairatu zuten armaginek Beti Onaken pistan, neurketa gehienean aurretik joan arren, azken parte txarrak bi puntuak etxean utzi zituen. Bi aurretik izan ziren eibartarrak markagailuan, hala ere, 7-4ko azken partzialari esker dena iraultzea lortu zuten nafarrek. Mikel Zuloaga izan zen norgehiagokako goleatzailerik onena 11rekin, hala eta guztiz, ez zuten balio izan.