Asteburu beltza nesken Mecalbe Eibar Eskubaloi talde gorenarentzat. Loyolaren kantxan gol bakar bategatik galdu ondoren (22-21), Lagunaken garaipenak azken aurreneko postura kondenatzen du talde armagina. Bost jardunaldiren faltan 9 puntu dauzkate eibartarrek eta jaitsiera postuetan dira.Gizonezkoek, aldiz, ratxa txarrari amaiera eman eta Barakaldo Indepca XXIren kantxan irabaztea lortu zuten (33-36).Bosgarren dira eibartarrak 27 punturekin.
Neurketa hasieran ematen zuen bizkaitarrek borroka gehiago emango zutela, hala ere, ederki kudeatu zuten nagusitasuna armaginek eta goiz lortutako aldea bukaeraraino eramatea erdietsi zuten. Gainera, Garikoitz Viguera (7), Mikel Zuloaga (11) eta Jon Barruetabeñaren (7) goleei esker bi puntuak eskuratzea errezagoa suertatu zen. Taldearen 36 goletatik 25 egin zituzten hiruren artean. Ez da denboraldi erreza izaten ari, hala eta guztiz, ederki ari dira gure mutilak ahal duten guztia egiten.
Zorte txarra gure neskentzat berriz ere gol bategatik soilik galdu eta gero Nafarroan. Egia da atzetik izan zirela norgehiagoka osoaren zehar, hala ere, aukerekin iritsi ziren amaierara. Dena den, esku hutsik itzuli behar oraingoan ere.Dena kantxan utzi zutela datoz, beraz, harro egoteko da. Naia de Castro bilakatu zen neurketako goleatzailerik onena etxeko Haizea Amatrianekin batera, bakoitza 6 golekin.