Emakumeen ospakizunak behin bukatuta, beste jardunaldi bat jokatzea tokatzen zaio gizonezkoen Eibar Eskubaloiari. 28. Jardunaldia da, hiru besterik ez dira geratzen liga amaitzeko eta laugarren postuari eustea du helburutzat talde armaginak. Ipuruan izango da partida larunbatean arratsaldeko 18:30etan eta Tarazona taldea izango da arerioa. 12. Lekuan dira sailkapenean aragoiarrak 17 punturekin. Ez dira oso fin ibili urtean zehar, hala ere, Trapagarani irabaztetik datoz, beraz, ez da etsai xamurra izango. Hori bai, lehen itzulian arazo handirik gabe gailendu ziren eibartarrak Aragoi aldean. Sinue Laborda da bisitarien goleatzailerik onena eta arriskutsuena erasoan.
Apirilak 22 eta 23
Honek idatzia:
Eibar Eskubaloia
/
ostirala, 21 Apirila 2023
/
Hemen publikatua:
EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak