Asteburu ezinhobea Arrate Eibar Eskubaloi taldeentzat, emaitz zoragarriekin, harrobia ere bikaina dela behin eta berriz erakutsiz. Lehen taldeen irudi zoragarriez gain, ezin ditugu ahaztu jubenil eta kadete mailan igoera fasea jokatu dituzten gure neska-mutilak. Hazten jarraitzen du klub honek eta ederki ospatzen ari da 10. urteurrena, gainera.
Nagusietatik hasita, gizonezkoen beste erakustaldi bat, Hondarribian oraingoan, multzoko talderik onenetariko baten aurka. Arrate Eibarrek sekulako bigarren zatia jokatu eta Il capo Hondarribia Bidasoa arazo gabe menderatzea lortu zuen (25-33). Esan bezeala, lehen zati parekatua bizi zen, hala ere, aginte makila ederki zeramaten eibartarrek, liderrak direla erakutsiz. 29 puntu jada eta bigarrenarekiko 6ko aldea. Lehen itzuli bikaina gure mutilena. Bigarren zatia hasi eta berehala aldea zabaltzea lortu zuten armaginek, bukaerararte eutsiz. Goleatzailerik onena etxeko Julen Mugica izan zen 7 golekin, hala eta guztiz, Mikel Zuloagak eta Asier Urainek 6 egin zituzten bakoitzak garaipena kanpotarrei emanez. Asfaltos Redondo Solozabali bisita datorren astean bigarren itzulia hasteko.
Emakumezkoak, aldiz, ez ziren oso fin aritu, hala ere, ez egoen puntunrik jokoan, beraz, Irauli Bosteko aurkako berdinketa ez doa inora (24-24). “Denboraldiko partidurik kaskarrena izan da”, zioen Andoni Perez entrenatzaileak. Hasiera batean norgehiagoka kontrolatua ematen zuen arren, sentipenak ez ziren onak. “Taldea ez da eroso sentitu partiduan eta akats dexente egin ditugu, erasoan batez ere”, ez zen konforme Andoni. Bigarren zatia itsusiagoa izan zen eta eibartarrek ez zuten jakin aldea ondo kudeatzen. Galtzekotan ere egon ziren, hala eta guztiz, azken segunduan berdintzea lortu zuten, neska hauek daukaten adorea agerian utziz. Amaia San Martin 5 golekin eta Maitane Velasco 4kin izan ziren onenak erasoan. Lehen faseko azken jardunaldia datorren astean Ameztoi Zarautzen kontra Ipuruan.
Aurretik aipatu dugun bezala, Eibar Eskubaloiaren harrobiak hazten jarraitzen du eta horren adierazgarri asteburuan lortutakoa. Bai bi talde jubenilek eta baita kadete neskek ere igoera fasea jokatu eta irabazi egin zuten. Hori dela eta, euskal ligan arituko dira gure neska-mutilak datorren astetik aurrera. Gure filialek ere ospe handiko garaipenak lortu zituzten, neskak Egia 2ren kontra (29-11), Usurbilen mutilak (27-29). Asteburu borobila beraz, gauzak oso ondo egiten ari diren Eibar Eskubaloi taldeentzat.
- Jubenil neskak Usurbil 13-36 Arrate Eibar Eskubaloia Ipurua
- Jubenil neskak Soleto Bus Basauri 16-18 Arrate Eibar Eskubaloia Ipurua
- Jubenil neskak Arrate Eibar Eskubaloia 24-21 Lacturale Bera Bera Ipurua
- Jubenil mutilak Arrate Eibar Eskubaloia 31-28 Loyola Indautxu Urnietako Udal Kiroldegia
- Jubenil mutilak Herreria Bidebieta Bera Bera 22-24 Arrate Eibar Eskubaloia Jesuitak Kiroldegia
- Jubenil mutilak Arrate Eibar Eskubaloia 29-19 Urnieta Guria Jatetxea Miguel A. Blanco udal kiroldegia, Ermua.
- Kadete neskak San Adrian B 14-26 Arrate Eibar Eskubaloia Urdaneta Kiroldegia, Loiu
- Kadete neskak Arrate Eibar Eskubaloia 30-21 Aiala ZKE Ipurua
- Kadete neskak Urdaneta F 18-26 Arrate Eibar Eskubaloia Aritzbatalde kiroldegia, Zarautz
- Kadete neskak Sukia Orio 21-25 Arrate Eibar Eskubaloia B Karela Kiroldegia, Orio