Neurketa oso parekatu batean, eibartarrek partida aurrera ateratzeko aukerak izan zituzten, baina azkenean ezin izan zuten puntu bakar bat lortu Bizkaiara eginiko visitan (31-30). Berdinketa ugari egon ziren lehiaren zehar eta talde batek aurrea hartzen zuen bakoitzean, besteak berdintzea lortzen zuen. Adierazi beharra dago kanpokoak izan zirela markagailuan gehien aldea lortu zutenak, baina ez zuten aprobetxatu eta porrot batekin bueltatu behar izan ziren jokalariak etxera. Eskumako hegaletik heldu zen eibartarren berdintzeko azken aukera, baina jaurtiketa kanpora joan zen ta bi puntuak Lasesarren geratu ziren.
Datorren larunbatean, eibartarrek beste neurketa parekatu bat espero dute Zaragozako El Pilar Maristas taldearen aurka Ipuruako kiroldegian. Aragoiarrak ez dute oraindik partidarik galdu eta ez da arerio erraza izango gipuzkoarrentzat. Egia Kopidin eta Urban Cabero Barakaldo buru diren sailkapenean, Somos Eibar taldea erdikaldean ageri da.
Balantze ona gutarrentzat
Ez zen asteburu txarra izan eibarko taldeentzat. Mutilezkoen jubenilak, Tekniker Eibarrek ezik, beste guztiak nahiko erraz gainendu ziren beraien aurkarieri. Urola Alai Hortz Klinikaren aurka erori ziren eibartarrak, eta lehen taldea bezalaxe, gol bakar baten aldeaz (32-31). Emakumezkoek aldiz, Grupo Mecalbek, Ereintza Beissier menderatu zuten arazo larri gabe. Erdipurdizko lehen zati baten ondoren, etxekoek aztekaldea zorroztu eta aurrekaldea findu zuten bi puntuak lortuz (25-14). Kadeteek ere garaipen errazak lortu zituzten beraien neuketetan. Mutilek, Tekniker Eibarkoek hasiera gogor bati jarraipena emanez alde askoko garaipenaz gainendu ziren Karakate Elgoibar taldearen aurka (35-21). Grupo Mecalbeko neskek ez zioten La Salle Legazpiri aukerarik eman eta ahaztuko ez duten jipoia jasa erazi zien (48-6). Seniorrak, kadeteen bigarren taldeak eta infantilak datorren asteburuan hasiko dute liga.
You must be logged in to post a comment.