Bidai zaila Somos Eibarri tokatzen zaiona hurrengolarunbatean arratsaldeko 6:45etan. Uharte izango da helburu eta partida, Ugarrandia kiroldegian jokatuko da. Eibartarrak, joan zen asteko itxura onari jarraipenaematera irtengo da pistara. Arerioa, nahiko ondo hasi da denboraldia eta joan zen urtean armaginak baino hirupuntu gehiagorekin besterik ez zuten bukatu liga. Mikel Etxeberria jokalarian jarri beharko dute arreta gehien, naparren goleatzaile onena bait da batabeste bost gol sartuta neurketako.
Baina arerioa ez da eibartarren oztopo bakarra izango. Pasada den asteko intentsitatea dela eta Fernando entrenatzaileak ezingo du Eneko Garetxana eta AnerCardo kantxaratu, biak min hartuta daudelako. GaineraMikel Zuloaga duda izango da azken unerarte, ez bait duastean zehar entrenatu. Uhartearrak lau garaipen jarraianlortzetik heltzen dira norgehiagokara, azkena Beti Onakenaurka etxetik at, defentsa on bati esker. Naparrakbigarrenak dira sailkapenean 10 punturekin. Horretaz gain, eibartarrak Ugarrandiako kiroldegiara egindako azken hirubisitaldietan erori dira. Oso ondo ezagutzen diren bi taldedira eta armaginek hori aprobetxatu nahi dute boladaribuelta emateko.
Neurketa honek, igandean eibartarrek erakutsi zutensentsazioak berreskuratzeko balio behar du eta baitasailkapenean gora egin eta beheko postuak atzean ustekoere. Gogoratu behar da asteburu honetan ez dela EibarEskubaloi taldeen partida gehiagorik egongo, santuguztien eguna delako ostiralean.
You must be logged in to post a comment.