Ihes egin zion puntu batek Somosi larunbatean, neurketa osoan zehar nagusi izan ondoren, Erromok berdintzea lortu zuen bere azken erasoan (23-23). Eibartarrek beste bat sartu zuten arren, ez zen denbora barruan izan eta puntu banaketarekin bukatu zen partida. Taldeak oso maila ona erakutsi zuen atzekalde zorrotz bati esker eta Ruben Fuentes atezainaren lan bikaina bat eta gero. Talde itxura eman zuten armaginek egoera zailenetan elkarlaguntzan. Gol falta izan daiteke Somosen ahultasunik nabarmenena, partidoko batazbeste 24 sartzeak ez ditu gauzak errezten eta. Hala ere, sentsazio onak utsi zituen taldeak eta Ipuruan elkartu zirenek zinez eskertu zuten taldearen esfortzua beraien animo eta ohiuekin.
Lehia hasi eta bost minutura aurreratu ziren etxekoak. Atzekaldean oso fin aritu ziren eta lehen zatiaren amaiera ziragarri baten ondoren, alderik handiena lortu zuen taldeak. Joko atsegin eta indartsua, serio mantentzen zen ekipoa. Horretaz gain, atepean Fuentesek eginiko lan bikainari esker Fernandoren mutilak abentailaz gozatu zuten ia norgehiagoka osoan. Gainera, gol bat sartzeko gai izan zen atezain eibartarra. Lehia lausotu zuten zertxobait epaileen erabakiek lehen zatiaren amai aldera.
Oso ondo ibili zen etxekoen euskarria eta bigarren zatia, lehenaren bide beretik jardun zen. Baina armaginek ezin izan zuen neurketa itxi eta bizkaitarrak berdintzea lortu zuten neurketa gehienean atzetik egon eta gero. Anderson Caicedoren indarra eta potentzia eta Javier Prietoren golak izan ziren kanpoko taldea bizirik mantendu zuten faktore nagusiak. Azken gola sartu zuten arren, denboraz kanpo zegoela eta ez zen markagailura igo eta puntu banaketa sortatu zen. Ipuruako kiroldegian bizi izan zen giroa nabarmentzekoa izan zen, urteko sarrerarik onena jasoz. Sailkapenean hamabigarren, Elgoibarra bidaiatu beharko dute eibartarrak datorren jardunaldian sensatzio onak berriz erakusteko asmoz.
Denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Ametsa Eibar taldeak Ordizia Irurena garaitu eta gero (13-16) atzekaldean egindako lan ederrari esker. Ekipo elkartu bat bezala jolasteak bere fruituak eman zituen, lehendabiziko bi puntuak. Emaitz positiboak beste infantilentzat, Bengoa Elektrizitatea ezik, Exola Construcciones Hondarribiarekin galdu bait zuen (26-25), bai Hierro Servandok, bai Urkotronik eta baita Mecalbek ere garaipen lasaiak lortu zituzten Amenabar C (16-27), Saieko-La Salle (19-13) eta Udarre A Usurbil (26-8) taldeen aurka hurrenez hurren.
Senior taldeek aldiz ez zuten astebukaera ona pasa etxean. Mecalbek ezin izan zuen Egia menderatu (20-24) eta gizonezkoek ere patu berbera jasan behar izan zuten Legazpiko Laubide Jatetxearen kontra (28-33). Jubenilek aldiz bi puntuak poltsikoratzea lortu zituzten, biak etxetik at. Mecalbek, Aiala garaitu zuen gol bakar baten aldeaz (19-20) eta Teknikerrek hankapean eduki zuen Urola Alai Hortz Klinika Zumarragan (25-36). Emaitz bikaina kadeteenak ere. Muelles Zaldua ezik, Saieko-La Sallerekin topo egin bait zuen (19-21), beste guztiek garaitzea lortu zuten. Mecalbek ez zuen arazorik eduko Txikixa Taberna Pulpo gainentzeko (34-14) eta lehen postuaren bila doa zuzenean, Teknikerrek ere hasiera paregabea eman zion bigarren faseari Hiru Thermik Lehioak Aloña Mendi garaitu ondoren (28-25) eta Komat taldeak Egia 2 menderatu zuen (29-24). El Tio Palancaseko alebinek ere ez zuten sorterik eduki. Neskek Sanlo Sukia Aren aurka galdu (11-10) eta mutilek Bera Beraren aurka (16-14) galdu bait zuten.
You must be logged in to post a comment.