Puntu banaketa Alcorta Forging Group Elgoibar eta Somos taldeen artean (25-25). Edozeinek irabazi zezakeen neurketa bilakatu zen. Inori asetzen ez dion emaitza inondik ere, hare eta gutxiago etxekoei, azkenak izaten jarraitzen bai dute bi punturekin. Eibartarrak hamairugarren dira zortzirekin.
Armaginak izan ziren nagusi lehen minutuetan, markagailuan aldea handitzen Iker Eizagirreren goleei esker, norgehiagokako onena izaten bukatu zuen zortzirekin. Baina elgoibartarrak partida erauli eta atsedenaldira gol bat behetik joatea soilik lortu zuten.
Bigarrenean, bi adeko aldea izan zuten eta dena etxekoak baina azken esprin on bati esker berdindu zuten eibartarrak jokoan zeuden bi puntuak banatuz. Borja Diez aipatu behar da zurigorrien partetik, goleatzaile onena izan bait zen seirekin. Datorren jardunaldian, Anaitasuna jasoko du Somosek ostegunean arratsaldeko 8retan.
Bukatu da liga Grupo Mecalbe taldearentzat eta azken jardunaldian Lua Orio menderatu zuten neskek (26-18) eta lehen postuarekin berdinduta bigarrenak bukatu dute txapelketa. Karmele Hurtadoren azken partida izan da ebakuntza baino lehen. Seniorrak ere emaitz positiboak lortu zituzten. Mecalbeko emakumeak Oskarbi Optika Legazpi gailentzen zuten bitartean (19-22), gizonezkoek puntu bat ekarri zuten Eibarrera Aritzbatalde Tabernarekin berdindu eta gero (27-27).
Kadeteek ere emaitz oso onak lortu zituzten beraien neurketetan: Mecalbek, Aloña Mendiren aurka berdintzea lortu zuen (19-19); Muelles Zalduak Arrasaten irabazi zuen (14-18); mutilekk ere beraien bisitak aurrera atera zituzten: Teknikerrek Leizaran Imatel Telecomunicaciones hankapean erabili zuen bigarren zatian (19-34) eta Komat ere garaile irten zen Hernani Sorlanen aurka, asko kostatu arren (28-30).
Infantiletan, Ametsak ezin izan zuen ezer egin aurkari hobeago baten kontra, Pulpo (7-17). Urkotronikek ere gutxigatik izan bazen ere, porrota jasan zuen Ereintza Aguaplasten aurka (20-19). Mecalbek arazo larri gabe gainentzea lortu zuen Galdona Pulpo taldearen aurka (13-27). Mutilek ere bi puntuekin bukatu zuten, Hierros Servandok Aloña Mendi menderatu ondoren (16-21) eta Bengoa Elektrizitateak Urola (19-13). El Tio Palancas alebinak ere garaile irten ziren. Neskak Urola irabaziz (11-7) eta mutilak Aloña Mendi (17-12).
You must be logged in to post a comment.