Somos Eibarrek Ereintza Aguaplast bisitatuko du larunbatean hamahirugarren jardunaldian. Norgehiagoka Errenteriako Galtzaborda udal kiroldegian izango da arratsaldeko 7:30etan. Ez da lan makala izango eibartarrentzat, hala ere oroitzapen bikainak ekartzen dien kantxa da errenteriarra, iaz garaile irten bait ziren armaginak. Gainera azkeneko hiru berdinketen ratxa mantentzea izango dute helburutzat. Fernandok ezingo du Mikel Guerra pistaratu aldakan mina bait du.
Ondo ekin zioten denboraldiari Ereintza taldekoek, lehengo 10 partidutan 14 puntu atera eta gero. Alabaina, azkeneneko bi asteburutan galdu ondoren, animoa zertxobait jeitsi zaio talde zurigorriari. Eibartarrak halere Iker Mugika edo Ander Arruti moduko jokalariei arreta berezia ipini beharko dizkie, arerioaren goleatzaile nagusiak bait dira hauetxek. Somosek emaitz positibioa ekarri dezake Eibarrera azkeneko neurketetan erakutsi duen maila eta lehia kantxaratzen badu larunbatean.
You must be logged in to post a comment.