Nahiz eta joku bikaina eginez hasi, Somos taldeak porrota jasan zuen Ereintza Aguplasten aurka Errenterian (28-18). Lehen minutu zoragarriei esker aurretik jarri ziren eibartarrak, hala ere, berdinduta heldu ziren 15. minutura. Hortik aurrera, lau eta hutseko partzialari esker hurrengo bost minututan, haztaga etxekoen alderuntz jartzen hasi zen. Amaierararte handiagotuko zen errenta, etxekoek ez zuten arazo gehiagorik pasa. Hala eta guztiz, Fernandoren mutilek ez zute amorerik eman neurketa osoa bukaerararte lehiatuz.
Guztira hamaika jokalarik gola sartzea lortu zuten etxekoen aldetik, Aitor Mitxelena bostekin, izan zen nagusiena. Baina neurketa orokorreko goleatzaile onena Mikel Zuloaga izan zen seikin. Berriz ere eraginkorrena izan zen aurrean eibartarren aldetik. Bostgarren posturaino igotzen da Ereintza garaipen hau erdietsi eta gero, armaginak aldiz hamabigarren jarraituko dute beste astebetez. Datorren astean Jacar San Antonio jasoko dute Ipuruan Somosekoak gabonak baino lehenago. Eta oparirik onena bi puntuak izango lirateke.
Gure taldeen emaitz bikainak asteburu honetan. Ondo hasi zuen, txapelketa erabakiko den fase berria Mecalbe jubenilak Astigarragako Mundarro menderatu ondoren (14-26). Ez zuen arazorik eduki Teknikerrek ere ez Hettich ZKE-i irabazteko (33-22). Muelles Zalduakeko neskek ere nagusitasunez ekin zioten fase berriari, Urnieta Iñaki Mecanizados hankapean hartuz (31-15). Kadeteak ere garaile irten ziren beraien neurketetan: Mecalbe Aiala B taldearen gainetik pasa zen (36-18) eta lidertzan jarraitzen du; propio egin zuten bai Teknikerrek eta baita Komatek ere Ereintza (32-23) eta Leizaran Horia (13-30) hurrenez hurren garaitu eta gero.
Intentsitate gutxiko lehian sartua egon baziren berriz ere Mecalbe senior taldekoek, garrantzitsuena bereganatzea lortu zituzten, bi puntuak hain zuzen ere, Munttarpe menderatu eta gero (26-23). Gizonezkoek aldiz norgehiagokari buelta ematea lortu zuten arren, Ormaiztegiko mutilek azken segunduan berdindu zuten (35-35).
Talde guztien lan ona goraipatu behar da Infantil mailan: Mecalbek Kalari Pulpo garaitu zuen fase berriko lehen jardunaldian (23-15); Ametsa taldeko neskek meritu askoko garaipena eskuratu zuten Lek Arrasate menderatu ostean (13-15); Hierros Servandok ez zuen arerioaren gupidarik eduki eta Bera Bera Urdinari (31-12) irabazi zion; Bengoa Elektrizitateak ere ez zuen arazorik pasa Ordizia mendean hartzeko (20-26). Azkenik, El Tio Palancaseko alebinak beste asteburu batez eskubaloiaz gozatzeko aukera eduki zuten. Nesken eta mutilen poztasuna kendu ahal ez zituzten porrotak jasanez Aloña Mendi (17-9) eta Ereintzaren aurka (19-17), beste batez gustoko duten kirolaz ongarritu ziren.
You must be logged in to post a comment.