Somos Eibarrek, Jacar San Antonio jasoko du larunbatean arratsaldeko 6:30etan Ipuruako kiroldegian hamalagarren jardunaldian. Gol gutxien sartzen duen taldea da naparra eta eibartarrek hori aprobetxatu nahiko dute irabazteko, halere gutxien jasotzen duenetarikoa dira iruñarrak atean eta atzekaldean egiten duten lan bikainari esker eta neurketa estua espero da. Fernandok larnbateko klabeetako bat eman digu: “Zaletuak Ipuruara joatea espero dut urteko azkeneko neurketan”. Etxekoen aldetik, Eneko Garetxana ezingo da pistaratu larunbatean.
Erasoan fin ez daudela emate duen arren, eibartarrak tentuz ibili beharko dira Iñigo Jorajuriaren jaurtiketekin, C taldeko seigarren goleatzaile onena bait da jokalari naparra 69 golekin. Ez dute oso lehen buelta erregularra egin eta zazpigarren dira 14 puntukin. Iaz, eibartarren bat azpitik bukatu zuten eta bien arteko azkeneko lau norgehiagoetatik hirutan gipuzkoarrak izan dira nagusi. Baina larunbatekoa beste erako lehia izango da eta gogoki borrokatu beharko dute jokoan diren bi puntuak etxean uztea nahi badute, 2020 urtera lasaitasun puntu batez iristeko. Bueltan, urtarrilak 10ean Egia izango dute aurkari eibartarrak, baina hori beste kontu bat da…
Gure taldeen azken jardunaldia gabonen aurretik. Grupo Mecalbe seniorrak, Inmo Zumaia Pulpori egingo dio bisita larunbatean 9:30etan Zumaiako Lubaki kiroldegian jokatuko den partidan. Gizonezkoak aldiz igandean 12etan arituko dira Pizzeria Salento Elgoibar taldearen kontra Olaizaga kiroldegian.
Mecalbe jubenilak ere Ipuruan jolastuko du, bakarrak izango dira lehen taldearekin batera, igandean goizeko 11:15etan Urnieta Indauxen aurka. Teknikerrek, Beristain Banaketak Elgoibar izango du arerio larunbatean eguerdiko 1etan Olaizaga kiroldegian.
Kadeteak ere larunbatean kantxaratuko dira. Mecalbek, Edu Optika Pulpo kontrario duela 12:30etan Zumaiako Lubaki kiroldegian eta Tekniker taldeak Amenabar A izango du etsai 3:45etan Zarautzko udal kiroldegian.
You must be logged in to post a comment.