Somos Eibarrek bigarren garaipena jarraian erdietsi zuen asteburuan Egia-ren aurka (26-35). Gainera eibartarren lehena izan zen etxetik kanpo eta porrot bakarra jaso du azkeneko seis jardunalditan. Sailkapenean hamargarren posturaino igotzeko balio izan zaizkien zazpi puntu, 13 batzen dituzte guztira lehen bueltaren amaieran, beheko postuetatik zertxobait aldenduz. Sentzu handiz jolastu zuten armaginek neurketa borobila osatuz, dudarik gabe orain arte denboraldi osoko onenetarikoa. Defentsan trinko, bigarren zatian 12 gol besterik ez zituzten eibartarrek jaso eta erason partidarik eraginkorrena suertatu zen 32 golekin, Fernando entrenatzaileak berrezten duen bezala: “erasoan oso txukun eta jaurtiketetan zorrotz aritu da taldea”. Iker Eizagirre eta Ander De Diego zazpirekinbakoitza eta Mikel Zuloaga seirekin izan zire eraginkortasun horren islada, hiruren arten 20 gol sartuz. Aurretik izan ziren eibartarrak norgehiagoka gehienean baina etxekoak berdintzeko aukerak izan zituzten, baina armaginak atera ziren garaile Donostitik azken 20 minutuetan lehia erabakiz. Garaipen oso garrantzitsua gero eta kemen eta adore gehio erakusten ari den Somos Eibar taldearentzat. Hurrengo neurketa Avefor Huesca-ren pista izango da, lehen bueltan esukaldunak izan ziren garaile.
Results
Team | Goles |
---|---|
C.D. Egia | 26 |
MEK EIBAR ESKUBALOIA M | 32 |
Details
Date | Time | League | Season |
---|---|---|---|
11 Urtarrila, 2020 | 8:15 pm | 1 NAZIONALA SENIOR MUTILAK | 2019-2020 |