Somos Eibar taldeak bigarren itzuliko lehen neurketa jokatuko du larunbatean arratsaldeko 7:30etan Hueska hiriko udal kiroldegian. Ratxa onean dagoen Avefor Huesca izango da eibartarren aurkari; bi garaipen jarraian daramatzate bi taldeek. Gogoratu beharra dago armaginak irten zirela garaile lehen itzuliko norgehiagoka parekatu batean, asteburukoa ere horrelakoxea izatea espero da.
Aragoiarrak ez dira aurkari xamurrak izango Fernandoren mutilentzat. Egiako neurketan ez egon eta gero, Jon Uriarte bueltan izango da Hueskan. Hamabigarren postuan dira eibartarrak baino puntu bat gutxiagoz eta goraka datorren taldea da dudarik gabe. “Talde oso zaila da eta hare eta gehiago etxeean jokatzen badute”, baiezten du Fernandok. Miguel Malo, partiduko batazbeste 6.5 gol sartzen dituen jokalaria da eta Lucas Calvo, Jorge Lafuente edota Jorge Broto atezainak dira espainiarren arrisku nagusiak. Ez zuten ondo hasi denboraldia baina gutxinaka aurreratzen ari dira eta tentuz ibili beharko dute eibartarrek, Hueskako taldeak aurreratzea nahi ez badute.
Hamaikagarren jardunaldia gure talde seniorrentzat, gainera batak bestearen atzean jolastuko dute Ipuruako kiroldegian asteburu honetan. Grupo Mecalbe Egiaren aurka 6:30etan arituko den bitartean, gizonezkoek Ordizia Siglo XX Plater Prestatuak taldea jasoko dute bi ordu lehenago, 4:30etan. Jubenilak aldiz etxetik at jokatuko dituzte bigarren faseko hurrengo partidak. Mecalbek, Zumaiako Lubaki kiroldegian izango du hitzordua, Trabaia Taberna Pulpo taldearekin igandean eguerdiko ordubatetan. Teknikerrek, Tolosako Usabal kiroldegian arituko da larunbatean goizeko 10etan tolosarren bigarren taldearen kontra.
Mecalbek, Sinergia Orio bisitatuko du kadeteetan, larunbatean goizeko 9:45etan izango den partidan, Orioko Karela kiroldegian; Muelles Zaldua aldiz, Ipuruan pistaratuko da Leizaran Horiaren aurka aritzeko igandean 11:45etan; Igandean ere, baina autobusa hartu beharrean Teknikerrekoak dira, Urnietako udal kiroldegian Urnieta Oianume Jatetxearen kontrako lehian goizeko 10:15etan; Komat taldea aldiz, Unibertsitate Laboralean arituko da larunbatean goizeko 11etan Ficoba Bidasoaren aurka.
Infantil mailan ordea, Urkotronikek Aloña Mendiren bisita jasoko du larunbatean 10:30etan kiroldegian; kanpoan arituko dena Mecalbe da, Elgoibarren hain zuzen ere. Cimde Elgoibar izango da arerioa eta igandean goizeko 10etan jokatuko da IMH kiroldegian; Ametsak, igandean ere, Bergara jasoko du Ipuruan goizeko 9:30etan; Hierros Servando ere Ipuruan jokatuko du larunbatean goizeko 11:45etan Pulpo taldearen aurka; Bengoa Elektrizitateak egun berean baina leku ezberdin batean arituko da, Pasaia Donibanen konkretuki. Ereintza Lisomat izango da kontrarioa eta lehia ordubatetan hasiko da. El Tio Palancas taldeko mutil alebinak Saieko La Salle jasoko dute Ipuruan igandean goizeko 10:30etan. Neskek atseden hartuko dute beste astebetez.
You must be logged in to post a comment.