BI PUNTU BAINO GEHIAGOKO BALIOA
Somos Eibar taldeak balio asko dituzten bi puntu lortu zituen Beti-Onaki garaitu eta gero (30-24). Hasierako bien arteko kolpeek markagailua berdinduta zeukaten eta eibartarrek bi golen aldea lortu bazuten ere hamargarren minuturako, naparrak ez ziren kokildu eta berdintzea lortu zuten berriz. Baina kanpotarrek baloi asko galdu zituzten, huts egite ugari eta kontraeraso pila armaginentzat. Huts hoien eragile nagusiak, defentsa bikain bat eta Fuentes atezainaren gelditu handiak izan ziren. Kanporatua izan zen arren, neurketa zoragarria gauzatu zuen taldekideei garaipenaren bidea arinduz. Hala ere, Fernandoren mutilak presa zutela ematen zuen, kontraerasoak segiduan amaitzeko gogoarekin, eraginkortasuna jeitsiz. Interbidea, buruarekin jolastea zen, jokaldiak prestatuz eta horrek emaitza ematen bukatu zuen.
Atzean egindako lan bikain horri esker, taldeak, zortzi minututan bi gol besterik ez zituen jaso. Aurrean, arerioak beldurtzen jarraitzen zuen Mikel Zuloagak eta aurrean jartzen ziren guztiak gaindituz, goletan zenbaki bikoitzak lortu zituen beste jardunaldi batez, oraingoan 11 gol sartuz, taldeak baino heren bat baino gehiago. Gainera, bostgarren posturaino igo da ligan gol gehien sartu dituztenen sailkapenean, 98 eginda, batezbeste bost baino gehio, izugarria.
Denboraldiko lehen zatirik onenetarikoa izan zen eibartarren partetik, bost goleko aldearekin atsedenaldirako, irudi paregabe erakutsiz. Bide beretik hasi zen bigarren zatian, armaginak buru zirela, lau eta hutseko partziala lortu zuten zortzi minututan norgehiagoka bideratuz. Goraipatzekoa da berriro ere Ipuruako kiroldegiak erakutsi zuen sarrera, zaletuek taldea bultzatu zuten azken minuturaino animatuz eta urteko garaipenik garrantzitsuetariko batera eramanez. Ondo eutsi zioten mutilek azkeneraino eta bi puntuak poltsikoratu ondoren hamargarren posturaino igotzen dira beheko postuetatik zertxobait urrunduz.
Hasiera ezinhobea eman zion Grupo Mecalbe jubenilak udaberriko txapelketari, Hernani One Telecomi erraz irabazi eta gero (14-39). Teknikerrek ere txepelketa berriari ekin zion baina beste emaitz batekin, Tolosa taldearen filialaren kontra (24-24). Gure seniorrak ere pozik egoteko moduan daude, Mecalbek, defentsa bikain bati esker Txingudi Elgoibarri garaitu zuen (33-10) eta mutilek, Tolosaren bigarren taldea menderatu zuten (30-24).
Kadete mailan, Mecalbek ez zuen Bidasoa Irunen aurka aukerarik eduki (33-21); Mueelles Zalduak aldiz garaipen garratzitsua lortu zuen Aiala taldearen kontra (30-23); Teknikerrek ezin izan zuen Gran Camping Zarauzen pistan garaitu eta Komatek aldiz Urola Cristaleria Gohierriren kantxan bi puntuak eskuratzea lortu zuen (29-31). Infantiletan, Urkotronikek, Neolith Orioren aukra galdu zuen (22-19); Mecalbek, Klari Pulpo menderatu zuen (13-21); Ametsak porrota jasan behar izan zuen Tolosan (10-19); mutilek garaipen landuak lortu zituzten, Hierros Servandok Urola RSaralarren kontra (19-17) eta Bengoa Elektrizitate Ordizi Orkliren aurka (30-24). Azkenik, El Tio Palancaseko mutil alebinak ezin izan zuten ezer ein Pulporen aurka (27-13).
You must be logged in to post a comment.