Hierros Servando Eibar Eskubaloiak ezin hobeto hasi du bueltan den liga txapelketa, Asfaltos Redondo Solozabal Navarrete taldea errioxan garaitu eta gero (24-37). Markagailuak erakusten duena baino zailtasun handiagoarekin gailendu ziren eibartarrak. Jardunaldia bukatzeko pare bat neurketa jolasteke dauden arren, armaginak dira ligako lehen liderrak lortu zuten aldeari esker. Lander Casado, armaginen aurtengo fitxaketariko bat nabarmendu zen partidako goleatzaile nagusi bezala 10 golekin. Mikel Zuloagak ez zuen golarekin duen hitzordura falta eta 6 golen egilea izan zen. Ondo hasi zuten Fernandorenak norgehiagoka hiru goleko aldea lortuz lehendabiziko bost minutuetan. Hala ere, etxekoak suspertu eta berdinketa mantendu zuten lehen zati osoaren zehar. Hori bai, hiru goleko diferentziarekin iritsi ziren eibartarrak atsedenaldira, azkeneko jokaldi oparoei esker. Bigarrena ere ildo beretik jarraitu zuen, armaginek hiru goleko errenta mantendu zuten 40 minutu eta gero. Neurketaren azken herenean, 4-14ko partziala lortuta, garaipena lotu eta Hierros Servando Eibar taldeak lehendabiziko bi puntuak eskuratu zituen.
Results
Team | Goles |
---|---|
UNION DEPORTIVA NAVARRETE | 24 |
MEK EIBAR ESKUBALOIA M | 37 |
Details
Date | Time | League | Season |
---|---|---|---|
4 Urria, 2020 | 12:00 pm | 1 NAZIONALA SENIOR MUTILAK | 2020-2021 |