PUNTU BAT IRABAZI, PUNTU BAT GALDU Hierros Servando Eibarrek puntu bat harramazkatzea lortu zuen azken unean Romo Indaupe taldearen aurka (31-31). Bi aurpegi ezberdin erakutsi zituzten eibartarrek, lehengo zatian liderraren jarrera, atzean fin eta aurrean zorrotz. Bigarrenean aldiz, nahiko herren ibili ziren gureak, gol asko jasoz, kontrarioei aurretik jartzeko aukera emanez. Segundo batzuren faltan hutsartea eskatu zuen Fernandok azken jokaldia prestatzeko, eta ederki prestatu ere. Puntu bat poltsikoratu zuten eibartarrek azken unean, baina entrenatzailea ez zen pozik partidaren amaieran: “Puntua eskuratzea lortu dugu azkenetan, bestetik aldiz, puntua galdu dugu bigarren zati hasiera negargarri bat eta gero; lehian berriro sartzen utzi diegu, geneukan aldea murriztuz”. Lehen zati bikaina burutu zuten armaginek, esparru guztietan inposatuz. Etxekoak galduta ziren, ligan oraindik jardun gabe, errodaje falta hori mira zuten dudarik gabe. Bost goleko errentarekin heldu zen gure taldea atsedenaldira, ala ere,bigarren zatia bestelakoa izango zen. Erromo suspertu eta aldea murrizten joan zen gutxika gutxika, eibartarrak ez ziren aurre egiteko gai, jokalari gutxi batzuk salbatu dezakegu bigarren zati eskas hartatik: “Bigarren lerroko jokalarien erasoa soilik goraipatuko nuke(hegalak eta euskarria)”, zioen konforme geratu ez zen Fernandok. 13 minutu faltan jarri ziren aurretik lehendabizi bizkaitarrak. Bi goleko aldea ere lortu zuten minutu gutxiren faltan. Gobela kiroldegian ohituta dauden beste amaiera estu bat bizitzera zihoazen bertako guztiak. Minutu baten faltan berdinketa zen markagailuan eta etxekoak dinamika hobeago batekin zeuden. Ala eta guztiz, armaginak ez zuten nahi neurketa hain errez oparitzea. Hori bai, Erromok ez zuen barkatu bere azken erasoan eta aurretik jarri ziren hamar bat segundoren faltan. Fernandok hutsartea eskatu zuen jarraian, azken jokaldia prestatzeko intentzioarekin. Entrenatzaileak bere lana egin zuen jokaldi eder bat prestatuz, jokalariek zoragarri pistaratu zutena. Mikel Zuloagak, berdinketa lortu zuen, taldekako azken eraso bikainean. Ez zen denbora gehiagorik geratzen. Puntu bat irabazi, puntu bat galdu. Nola ez, goraipatzekoa behin eta berriz Mikelen lana; norgehiagokako goleatzaile nagusia zortzi golekin. Etxekoen partetik Yailan Hechevarria izan zen finen aritu zena atearen aurrean zazpi golekin guztira. Fernandok argi adierazi bezala, “ez dugu ondo defenditu, ezta zehaztasunez erasotu; ate azpian ez gara ondo aritu gaurkoan, ez gara gai izan arerioa gelditzen”. Jardunaldian jokatu zen neurketa bakarra izan zen, hori dela eta Hierros Servando Eibar taldea lehen postuan jarraitzen du, bigarrenekiko hiru puntuko aldearekin. Hori bai bi partida gehiago jolastuta. Datorren larunbatean Easygas Urdulizen bisita jasotzekotan dira armaginak.
Results
Team | Goles |
---|---|
BM Romo | 31 |
MEK EIBAR ESKUBALOIA M | 31 |
Details
Date | Time | League | Season |
---|---|---|---|
1 Azaroa, 2020 | 12:15 pm | Euskal estatuko lehiaketa. 1. maila nazionala, mutilak | 2020-2021 |