Asteburu oparoa Hierros Servando Eibar taldearentzat. Bi garaipen itzel, Helvetia Anaitasunaren kontra ostiralean (37-28), Beti-Onaken aurka igandean (34-26). Goitik behera nagusitu ziren eibartarrak bi neurketetan. Liderraren aurkakoan bereziki, hamargarren jardunaldian bertan behera gelditu zen lehian, hasieratik izan ziren armaginak aurretik markagailuan. Nafarrek ezin izan zuten ezer egin Ipuruan 11 partida jarraian irabazi eta gero. Bigarrengo norgehiagokan aldiz, ostiraleko nekea sumatzen hasi ziren arren , jokalariek maila izugarria eman zuten hiru egunetan lau puntuak poltsikoratzeko: “Zorionak eman nahi nieke taldea osatzen duten jokalari eta pertsonal osoari. Asteburuan erakutsi duten konpromisoa izugarria izan da, ez zen batere erraza aste-bukaera aurrera ateratzea, baina txapela kentzeko lana egin dute denek”. Oso pozik zen Fernando entrenatzailea, normala denez. “Dena eman dute jokalariek pistan, indartsu une oro. Zail egiten zait jokalari bakarra goraipatzea, ekarpen itzela egin bai dute denek bi partidatan”. Bigarren postuan dira orain eibartarrak 23 punturekin, lehen itzulia bukatuta, iaz baino 10 puntu gehiagorekin.
Ostiralean heldu zen lehen poza, azken aldian gure taldeak egin duen partidarik onenetarikoa ezbairik gabe. Liderrak, olatu aparretan bisitatzen zuen Ipurua . Jokatutako 11 lehiatik, 11 irabazita, nagusitasun osoz gainera. Hala eta guztiz, armaginen joko izugarriak nafarren ametsak zapuzteaz gain, ikuskizuna ere eman zuen “Azken urteetan jolastu genuen partidarik onena izan zen liderraren aurkakoa, borobilena. Zuten denarekin etorri ziren Nafarrak ostiralean, eta ezin izan ziguten inondik inora gainditu”, kontent zen Fernando. “Emaitzak islatzen du eibartarrek erakutsitako maila”. Hamargarren minutuan hasi ziren eibartarrak tarteak zabaltzen markagailuan, azeleragailua zanpatuz neurketa osoan zehar. Talde osoaren lana sekulakoa izan zen, ikaragarrizkoa. Bat aipatzekotan Ander de Diego izango litzateke, 9 goleren egilea, erasoan finen. Iker Eizagirrek 7 egin zituen eta Lander Casadok 6.
Bigarren neurketan aldiz, Beti-Onak taldeak aurkaritza gehio erakutsi zuen, hala eta guztiz eibartarren egoera bikaina pairatzea besterik ez zitzaien geratu. Lehen zati gorabeheratsu baten ondoren, aurretik iristea lortu zuten atsedenaldira Nafarrak. Aste-bukaera osoko nekea sumatzen hasi ziren harren, armaginek markagailua irauli eta bi puntuak eskuratu zituzten. “Gastu fisikoa izugarria izan zen; Beti-Onak taldearen aurka ikusi zen garbi. Bigarren zatiak erakutsi zigun jokalari guztien egoera bikaina. Egoera horrek bi aurkari handi irabazteko lagundu zigun”. Lander Casado eta Jon Barruetabeña bilakatu ziren etxekoen goleatzaile nagusi, bakoitza 7 golekin. Jorge Ecenarrok 6 egin zituen.
Goraipatzeko bi garaipen Hierros Servando Eibarrena. Gure beste taldeek ere itxura ederra eman zuten. Grupo Mecalbe kadeteak lortu zuen garaipen bikaina adibidez. Maila handiko garaitzea Errenterian, Ereintza Aguaplasten aurka (19-24). Joan zen astean ez bezala taldeak pausu bat aurrera eman eta neurketa borobila burutu zuen. Eibartarron beste emaitza batzuk:
- Senior Aritzbatalde Taberna ZKE 26-33 Hierros Servando Eibar B
- Jubenila Ormaiztegi KE 3-31 Grupo Mecalbe Eibar
- Jubenila Hierros Servando Eibar 34-23 Hettich ZKE
- Jubenila Hierros Servando Eibar B 16-26 Amenabar ZKE