Balore handiko bi puntu lortu zituen Hierros Servando Eibar taldeak larunbatean Erromo Indupimerien aurka, markagailua azken minutuetan irauli eta gero (26-23). Ez zen armaginen denboraldiko neurketa onenetarikoa izan, hala eta guztiz, indarra, adorea eta kalitatea atera zuten jokalariek puntuei eusteko. ”Ikusten denez azken partidetan, asko kostatzen zaigu etxean irabaztea,baina garrantzitsuena jokalariak duten dena ematen dutela eta hori da gakoa helburuak lortzeko orduan”, zioen Fernando entrenatzaileak. Lehen postuan jarraitzen dute eibartarrak, Helvetia Anaitasuna puntu bakarrera eta bi partida gutxiagorekin atzetik dutelarik.
Bi taldeen arteko berdintasunak lehia osoan iraun zuen arren, ia denbora guztian bizkaitarrak izan ziren aurretik markagailuan, aginte makila ederki eramanaz. Aurretik heldu ziren atsedenaldira eta lehen zatian zehar hiru lau goleko aldea ere izan zuten kanpotarrek.Eibartarrak aldiz, ezinean aritu ziren momentu batzuetan, atzetik une oro, ezin zuten zekiten jokoa eskaini. Alabaina, zerbaitetan bereizten badira gure jokalariak, porrota garesti saltzen dutela da. “Bagenekien partida zaila izango zela, azpitik egon gina markagailuan denbora guztian, baina taldeak ez zuen amore eman eta sufritzen jakin zuen. Goialdean bukatzeko gogoa eta konpromisoa erakusten dute horrela jokalariak”. 50 minutu nahiko kaxkarrak jokatu zuten armaginek. Bi gol azpitik heldu ziren azken 10 minutuetara, hala eta guztiz, itxura aldatu eta 9-4ko partzialari esker, emaitzari buelta eman eta bi puntuak eskuratzea lortu zituzten.
Bost minuturen faltan berdinketa zen markagailuan, orduan, eibartarrek defentsa zorroztu eta Ander Ballesterosen geldituei golei esker aldea zabaltzea lortu zuten. “Ander Ballesteros goraipatzea nahiko nuke, oso fin aritu baitzen azken minuetetan 6 metroko gelditu ugari eginez. Baita Landerren lana azpimarratzea nahiko nuke ere erasoan egindako lanari esker min hartuta bazen ere”. Norgehiagokako goleatzailerik onena Erromoko Yailan Hechavarria izan bazen ere 7rekin, ezin izan zuen Hierros Servando Eibarren garaipena saihestu. Etxekoen aldetik Lander Casado eta Jorge Ecenarro izan ziren erasoan eraginkorrenak bakoitza 6 golekin. Erreakzio bikaina ez bairik gabe.
- Senior Arilan Elgoibar 19-32 Grupo Mecalbe Eibar 4.J Olaizaga kiroldegia, Elgoibar
- Senior Ordizia Siglo XXI Plater Prestatuak 33-30 Hierros Servando Eibar B 7.J Majori kiroldegia, Ordizia
- Juvenil Hettich ZKE 26-26 Hierros Servando Eibar 7.J Zarautzko udal kiroldegia
- Cadete Grupo Mecalbe Eibar 28-16 Ereintza Aguaplast 7.J Ipurua kiroldegia
- Cadete Grupo Mecalbe Eibar B 23-18 Ordizia Oiangu 2.J Ipurua kiroldegia
- Cadete Donibane 14-44 Hierros Servando Eibar 2.J Pasaiako udal kiroldegia
- Cadete Hierros Servando Eibar B 19-39 Urkunde Elgoibar 2.J Ipurua kiroldegia