Eibar Eskubaloia eta JD Arrateren 10. eta 75. urteurrenak hurrenez hurren ospatzeko antolatu zen ekitaldia Portaleako areto nagusian. Zuzendaritza-Batzordeak gidatutako ekintza izan zen, eta bide batez, denboraldi berriari hasiera emateko baliatu zuten. Hasi bezain laster argi geratu zen urte berezia izango dela taldearentzat eta hiri guztiarentzat. Eskubaloia berpizten ari da Eibarren, ez dago horren dudarik. Golpe gogorra izan zen Arrate taldearen desagerpena , hala ere, berriz zutitzen ikasi eta Eibar Eskubaloiaren eskutik aro berri bat bizi dugu kirol honetan. Gogoan izan zituzten gorakada honen parte izan diren guztiak eta hasiera zaila izan bazen ere, esfortzu ikaragarri eta kanpoko laguntzari esker inoiz baino sendoago da kluba orain. Ezinezkoa izango litzateke beraiek gabe.
Maila guztietako taldeak goraipatzen jarraitu zuten bi protagonistek, infantilak zorionduz bereziki, aurten berriz jokatuko dutelako bi urteren ondoren. Gero, gure jokalari guztiak goraipatzen hasi ziren, lehen taldeak, batez ere, zoragarri ari dira eta. Gizonezkoen taldearekin mailaz igotzearekin amesten dutela onartu zuten agintariek eta udan egindako fitxaketak horren isla dira. 18 talde guztira eta ia 300 neska mutilek osatzen dute kluba, gure hiriari hainbeste eman dion kirol zoragarri hau indartzen dutenak.
Giroa pixka bat aldatuz, beste bi protagonista izan genituen taula gainean datorren ospakizunak azaltzen saiatu zirenak. Aitor Buendiak goi mailako neurketak Ipuruan ospatzeko aukera dagoela aitortu zuen, baita erakusketak, bazkari herrikoia udaberrian eta dokumental bat eta dana. Film luzea Aitor Alberdik zuzentzen du eta imajina zaharren bila dabil. Hortaz, norbaitek Untzagan jokatzen zeneko bideoak baditu, jar dadila harremanetan taldearekin
Azken zatian laburmetrai bat jarri zuten Arrate eta Eibar Eskubaloi taldeen irudiak uztartzen zituena, ospakizun guztien ereserkia erakutsiz behin bideoa bukatuta. Hurrengoko metrailak ekipamendu berriak aurkezteko baliatu zuten, eta nola ez, hauek ere Arrate omentzen. Mecalbe izango da talde guztien lehen babeslea; gurekin jarraitzen dute Altuna y Uria, Inmobiliaria Loiola, Tekniker, Muelles Zaldua, Komat, Eibarko Udala, Fundacion SD Eibar eta Ez Dok aurten gehitu dena. Gainera, Arrate Eibar Eskubaloia izango da deitura. Hiriko alkatearen azken hitzaldiak eman zion amaiera denboraldi hunkigarri eta bereziari hasiera ematen zion ekitaldiari.