Beste asteburu oparo bat gure neska-mutilentzat. Lehen postuan jarraitzen dute Arrate Eibar Eskubaloiko taldeak eta galdu gabe oraindik liga hasi denetik. Maisutasunez gailendu ziren Ipuruan, larunbatean gizonezkoak Trapagaranen aurka (31-28) eta igandean emakumezkoak Irauli Bostekoren kontra (29-12). Gakoetariko bat gure taldeen defentsak izan ziren, zoragarri arerioen erasoak gelditzen. Lidergoan dira, Sugraf Zaragozarekin berdinduta Fernandorenak 13 punturekin, eta 8rekin, bakarrik, neskak bigarren postua 2 azpitik dutelarik. Datorren asteburuan jokatzen dute bigarrenaren aurka, Aialaren kontra, hain zuzen ere.
Aste-bukaerara itzulita, ospe handiko garaipena lortu zuten gizonezkoek Trapagaran, aurten mailaz jaitsi den taldea menderatuta. Kontrolpean izan zuten norgehiagoka Fernandoren mutikek, nahiz eta hasieran asko asmatu ez: “Aste zaila izan da, jokalari batzuk ikututa zeuden eta joan zen asteko geldialdiak ez zigun lagundu, hala eta guztiz, taldeak ondo erantzun du. Huts batzuk egin ditugu neurketaren hasieran erasoa, hala ere, 20. Minutuan aldea zabaldu eta bukaerararte 4-5 goleko errentarekin ibili gara”, kontent zen armagiñen entrenatzailea. Lehia estuagoa izango zela aurreikusten zen eta hasierako minutuetan ere hori zirudien, baiña eibarrarrek arazo askorik gabe kontrolatu zuten norgehiagoka. “Garaipen garrantzitsua, sailkapenaren goialdean arituko den talde oso on baten aurka”.
Lehenago aipatu bezala, defentsa zorrotz batek bideratu zien etxekoei garaipena; gaiñera, atepean egindako lanak ere bere fruituak eman zituen. “Goraipatu Mikel Solar atezaiñaren neurketa, baita defentsaren lana, kontraerasoan irtetzeko aukera ematen zigun horrek”, zioen Fernandok. Dena den, erasoan erakutsitako eraginkortasunak ere asko lagundu zuen, Mikel Zuloagak 8 gol egin zituen, neurketako goleatzaile onena bilakatuz. Bi puntu baiño gehiago balio duen garaipena.
Larunbatekoa poztekoa izan bazen, igandeko nesken garaipena ere ez zen makala izan. Beste defentsa itzel batek bi puntuak etxean utzi zituen taldea lehen postuan jarriz. “Hasieratik oso sendo hasi gara defentsan, ezin zuten gure harresia gainditu eta gainditzen zutenean Lucia atezaina agertzen zen baloia gelditzeko. Partiduko onena gaur Lucia Gutierrez atezaina”, goraipatzen zuen Andoni Perez entrenatzaileak. Oso ondo itxi zuten atea eibartarrek, 15 minutu igaro behar izan ziren donostiarren aurreneko gola ikusteko eta ordurako 8-1 zihoan lehia. “2 zatian aldea handitzeko kapaz izan gara defentsa onak eginez eta kontraerasoan golak sartzen”. Elene Iriarte eta Itsaso de Diego izan ziren goleatzaile nagusiak 4rekin. “Bi puntu garrantzitsu lehenengo postuan jarraitzeko eta sentsazio oso onak berriro ere etxean jolastea”, pozik bukatu zuen Andonik.
- Juvenil femenino J7 Arrate Eibar Eskubaloia 29-11 Ordizia Biok2.com Ipurua
- Juvenil masculino J6 Sima Corazonistas 28-32 Arrate Eibar Eskubaloia Colegio Corazonistas, Vitoria
- Cadete femenino J7 Aiala A 16-32 Arrate Eibar Eskubaloia Polideportivo municipal de Zarauz
- Cadete femenino J7 Arrate Eibar Eskubaloia B 19-26 Aiala B Ipurua
- Cadete masculino J6 Sima Corazonistas 27-36 Arrate Eibar Eskubaloia Colegio Corazonistas, Vitoria
- Cadete masculino J7 Arrate Eibar Eskubaloia B 15-33 Urola RS Aralar Universidad Laboral
- Infantil femenino J4 Arrate Eibar Eskubaloia 14-14 Aiala D Zarautz Ipurua
- Infantil femenino J4 Inmo-Zumaia Pulpo 23-9 Arrate Eibar Eskubaloia B Polideportivo Lubaki , Zumaia
- Infantil masculino J4 Galdona burdindegia Pulpo 24-23 Arrate Eibar Eskubaloia Polideportivo Lubaki , Zumaia
- Infantil masculino J4 Arrate Eibar Eskubaloia B 16-16 Leizaran Horia Ipurua
- Alevin femenino J2 Arrate Eibar Eskubaloia 21-3 Aloña Mendi B Ipurua