Gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak ere asko borrokatutako garaipena poltsikoratu zuen Ipuruan Inmobiliaria ezker aldea Barakaldo taldearen kontra, beheko postuetan sailkatuta bada ere, aurpegia eman eta armaginei zail jarri zizkieten gauzak. Hala ere, duten kalitatea agerian utzi zuten eibartarrek beste astebetez, 11. garaipena eskuratzeko eta lehen postua bermatzeko. Bigarren da Sugraf Zaragoza bost puntu eta neurketa bat gutxiagorekin. “Beste partida bat non arerioak dena ematera derrigortzen gaituena, eta horrek, liga txapelketa ze lehiakorra den erakusten du”, zioen Fernando Fernandez entrenatzaile armaginak. Gainera, talde bizkaitarra goresten du Fernandok. “Gu, liderrak izanik, ezin izan genuen markagailua irauli 40. minuturarte beheko postuetan den talde baten aurka”. Zoragarri hasi zuten norgehiagoka bizkaitarrek, aginte makila hartuta, bizpahiru goleko aldeaz gozatu zuten lehen zati osoan zehar; eta behin eibartarrak suspertuta, ia bukaerararte eutsi zioten emaitzari. “Barakaldoren partida oso ona izan zen. Goraipatzekoa ere atezainaren gelditu zoragarriak”. Dena dela, luze egin zitzaion lehia talde horiari eta bigarren zatiko aurreneko 15 minututan bi gol sartzea besterik ez zuten lortu, etxekoen harresiarekin behin eta berriz topo eginaz. “Jaurtiketa errez ugari huts egin genituen berriz, baina ez genuen amore eman eta defentsaren lan bikain baten ondoren, erritmoa bizkortu eta markagailua iraultzea lortu genuen”. Lander Casado izan zen norgehiagokako jokalaririk onena 11 gol sartu ondoren. “Lander goraipatzea nahiko nuke, lesioegatik %100 ez bazegoen ere partida bikaina burutu zuen”.
Results
Team | Goles |
---|---|
MEK EIBAR ESKUBALOIA M | 28 |
Club Balonmano Barakaldo | 23 |
Details
Date | Time | League | Season |
---|---|---|---|
11 Abendua, 2021 | 6:45 pm | 1 NAZIONALA SENIOR MUTILAK | 2021-2022 |