Maila handiko neurketak asteburu honetan Arrate Eibar lehen taldeek jokatu dituztenak. Mutilak Trapagaranen kantxan larunbatean arratsaldeko 18:50etan arituko diren bitartean, udal kiroldegian zehazki, neskek liderra eta urteko talderik onenaren bisita izango dute Ipuruan. Omega Peripherals Basaurik jokatu dituen partida guztiak irabazi ditu orain arte liga osoan, bat ezik, lehen itzuliko eibartarren aurkakoa, hain zuzen ere, berdinketan bukatu baitzen lehia. Larunbateko bigarren kapitulua 18:30an hasiko da. Zaletuen bultzada eskatzen dugu orain, inoiz baino gehiago, neskeei garaipen itzela lortzera laguntzeko eta, bide batez, sailkapena bideratu dezaten. Lau jardunaldiren faltan, Bera Bera, hirugarren sailkatua lau puntu azpitik da. Ez da erronka erreza, baina goialdeko bi postueri eutsi behar diete eibartarrek. Emakumezkoen filialak atseden hartuko du aste-bukaeran eta gizonezkoek Limpiresol Corazonistas jasoko dute Ipuruan igandean goizeko 11:45etan, besteak beste.
Lehenago aipatu bezala, mutilek bizkaialdera bidaiatu beharko dute larunbatean, bolada txarrean dabilen taldearen kontra jokatzeko. Zazpigarren dira horiak sailkapenean, hala eta guztiz, azken hiru neurketetan puntu bakarra eskuratu dute eta helburu garbi bat gabe geratu dira bukaerararte. Dena dela, ez dira fidatuko armaginak eta denok harri eta zur uzten ari gaituen jokoa praktikatuta ez dute arazorik edukiko bi puntuak etxera ekartzeko. Esandakoa halere, arerio gogorra espero da larunbatean eta ehuneko ehunean aritu beharrekoa ez bairik gabe. Lehen itzulian, gogora dezagun, hiru goleko errentagatik gailendu zirela eibartarrak, beraz, itxaropentsu dira gureak. Etxekoek, nabarmentzen den goleatzailerik ez daukaten arren, Iñigo Santa Coloma eta Alejandro Abajo dira, esate baterako, deigarrienak jokalarien artean.