Igoera fasea prestatzen jarraitzen dute Arrate Eibar Eskubaloiko taldeek. Emakumezkoek datorren astean ekingo dioten bitartean, gizonezkoek irabazi berri duten liga txapelketa bukatu behar dute lehenago azken erronkari heldu baino lehen. Errenteriako Ereintza Aguaplasti egingo diote bisita larunbatean arratsaldeko 19:00etan. Gogoratu beharra dago azkeneko bi jardunaldiak ordu bateratuan izango direla neurketa guztiak. Lehia Galtzarabordako udal kiroldegian jokatuko da eta Fernandok minutu gutxien izan dituzten jokalariei aukera gehiago emateko baliatuko du partida, baita jubenilak saritu, maila gorenean aukera emanez jokalari batzuei. Talde errenteriarra aldiz, denboraldia ia bukatutzat eman dezake, zazpigarren dira eta, postu bat edo bi gehienez aurreratu dezakete bukaerararte, beraz, presio handirik gabe iritsiko dira gure hirira.
Neskek berriz, lehenago aipatu dugun bezala, datorren ostiralean ekingo diote azken faseari eta iganderaino iraungo du. Prestakuntzarako lagunarteko guztiak jokatu eta gero, prest dira armaginak erronka zoragarriari ekiteko. Zaragozan arituko dira eibartarra Imdeam La Jota, Balonmano Montequinto eta Eon Horneo Alicante k etxeko taldeen aurka. Badakite ez dela erreza izango, baina ilusioz bidaiatzen dute gure neskek. Dena den, astebete daukate oraindik enbitea prestatzeko.