Eskaera bat egiteko posta elektroniko batekin egin dezakezu eskaera, eta posible da zure nabigatzailea konfiguratu behar izatea cookie-ak eta azaleratzen ari diren leihoak erabiltzeko,eta horrela Web Orrialdearen funtzio guztiak erabili ahal izateko. Horien artean, zure erosketa saskiari produktuak gehitu eta eskaera bidali.
Prezio guztiak eurotan adierazten dira eta balio erantsiaren gaineko zerga sartuta dute -IVA-. Eibar Eskubaloiak ezin badu eskaera bat aurrera eraman, lehenbailehen jakinaraziko zaizu.
Eskaera bat egiten duzunean, mezu elektroniko bat iritsiko zaizu, hau da, zure eskaeraren jaso-agiria ("onartuaren baieztapena"). Horrek ez du esan nahi zure eskaera onartu dugunik. Eskaera egiteko prozesua erabat amaituta dagoenean eta erositako artikulua entregatu denean, eskaera onartuta dagoela ziurtatzen du.
Web Guneko produktuak inbentarioan daude eta horiek bidaltzeko prestatuta daude. Edozein taila agortuta egongo balitz, gure katalogoan ez erabilgarria bezela agertuko litzateke. Posible da produktu bat agortzea, hainbat bezerok aldi berean produktuen eskariak egiten dituztenean. Eskatutako artikulu bat bidaltzerik ez badugu, eskaera bertan behera utzi ahal izango dugu. Lan asko egiten dugu ahalik eta produktu gehien eskuragarri egoteko. Noizbehinkako akatsak gerta daitezke. Gure online bilduma aldizka berrizten da, beraz, noizean behin berriz egiaztatu beharra dago.
Eskaera oker bat egin baduzu edo eskaera bat itzuli nahi baduzu, eska dezakezu zenbatekoa itzultzea, 'Itzulketak eta diru-itzulketak' atalean zehaztutako moduan, orri honetan bertan. Atal horretan, itzulketa aurrera eramateko beharrezkoa den informazio guztia aurkituko duzu.
Kontuan izan eskaera egin ondoren ezin dugula inolako aldaketarik onartu (helbidea, neurria,kolorea).
Web Guneko eskari guztiak disponibilidadearekin guztiz lotuta daude, beraz gure esku dago eskaera bat edozein arrazoirengatik ez onartzeko aukera. Era berean, honako egoera hauetan ,idatzi baten bidez eskaera bat bertan behera uzteko eskubidea gordetzen dugu, bertan behera utzi dugun eskaerarekin lotuta jasotako edozein zenbatekoren itzulketan , kalteen edo kostuen ordainketaren erantzule izan gabe:
Nola ordaindu
Produktuak banku-transferentzia bidez ordaindu ahal izango dituzu. Erosketa egin ondoren, posta bat jasoko duzu kontu zenbakia eta eskaeraren zenbateko osoarekin, baita zein erakundean egin beharduzun diru-sarrera.
Guztira zenbat den
Guztira zenbat den zehaztuta pantailan agertuko da, zergak eta bidalketa-kostuak barne doazela. Prezio hori Eskaeraren Baieztapenean erregistratuko da.
Prezio aldaketak
Produktuen prezioak Web Gunean erakutsiko dira. Litekeena da prezioak nohizbehinka aldatzea, baina aldaketek ez dute eraginik izango Eskaeraren Baieztapenean konfirmatutako eskaeretan.
Artikuluaren ordainketa jasotzen dugunean, zurekin kontaktuan jarriko gara noiz bidaliko dugun jakiteko eta erosketa noiz,nola eta non jasoko dezuten lekua programatzeko. Etxera bidaltzeak gainkostu gehigarria ekar dezake artikuluaren prezioan.
Produktua Eibarko Eskubaloiaren jabetzakoa izaten jarraituko du, ordainketa osorik egin arte.
Akatsak dituzten produktuen itzulpenak
Fabrikako akatsak dituzten edo beste era batera egokitzen ez diren produktuak itzuli ahal izango dituzu. Akatsa gurea baldin bada produktua edo produktuak jasotzen direnetik 14 egun naturaleko epean izango da. Zure erreklamazioa justifikatua izanez gero, eskaeraren kostuaren zenbateko osoa itzuliko dizugu (bidalketa-gastu guztiak, halakorik egon bada), zuk esaten diguzun ordainketa moduan. Itzulketa nola egin galdetu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Ez dugu inolako itzulerarik egingo gure biltegian produktuak jaso arte.
Itzultzeko eskubidea aurrera eraman
Web Gunean erositako produktu guztiak doan itzuli ahal izango dira 14 eguneko epean, horiek jasotzen direnetik hasita. Zure eskaera bertan behera uzten baduzu, jaso ditugun ordainketa guztiak dohainik itzuliko dizkizugu zuk esandako kontuan, ahalik eta azkarren eta bidalketa gastuak sartu gabe. Betiere, eskaera itzuli eta produktuak jaso direla baieztatzen denetik gehienez ere 14 eguneko epean.
Hala ere, produktuak jaso arte edo produktuen itzulketaren froga bat aurkeztu arte, errenboltsoa atxiki ahal izango dugu. Bi baldintza horietako edozein baliogarria da errenboltsoa jasotzeko.
Itzuli diren produktuak bidali diren baldintza berberetan itzuli beharko dira eta jatorrizko etiketa eduki beharko dute. Ez dugu erabili edo garbitu diren produkturik onartuko. Produktuak okerrera egingo balu , gure esku egongo litzateke produktu hori aldatu hala ez azken erabakia.
Itzuliko duzun eskaera 50 € edo hortik gorakoa bada (bidalketa-gastuak kontuan hartu gabe), itzulketaren bidalketaren kostuak ordainduko ditugu (hala eskatzen bada), betiere goian aipatutako baldintzak betetzen badira.
Baldintza hori lehenengo eskaerari dagokio bakarrik, beste guztietan bezeroak bidalketa-kostuak ordainduko ditu.
Era berean, kontuan izan behar da, 2007ko azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren testu bategina eta beste lege osagarri batzuk onartzen dituen 2007ko azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 123. artikuluaren arabera, berme juridiko bat existitzen dela produktu guztientzat.
Nola egin itzulketa
Itzulketa bat egin nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan kontakturako orrian adierazitako edozein bide erabiliz. Zure beharretara hobekien egokitzen den irtenbidea emango dizugu.
Ez dira aldaketarik egiten
Eibarrek ez du aldaketa zerbitzurik. Jakina, guztiz pozik ez zauden edozein produktu itzul dezakezu eta dirua bueltatuko zaizu (bidalketa-gastuak zenbatu gabe). Beste produktu, kolore edo neurri bat nahi baduzu, beste eskaera berri bat egin beharko duzu.
Dirua itzuli
Gure biltegian itzultzen diren produktuak egiaztatu eta ikuskatu ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara errenboltsoaren prozedura azaltzeko.
Itzulketek 14 egun naturaleko epea izango dute erregistro-kontuan agertzeko.
Errenboltsoa jasotzeko, garrantzitsua da itzulitako produktuak jasotzea jaso dituzun baldintzetan: bueltatutako produktuak osorik egon beharko dute, erabili gabe, garbitu gabe, eta produktuen etiketa guztiek eduki beharko dute.
Gogoratzen dizuegu…
Ez dugu inolako itzulerarik egingo gure biltegian produktuak jaso arte.