Asteburu latza Mecalbe Eibar Eskubaloi taldeentzat, biek jasan baitzuten porrota, Helvetia Anaitasunaren kantxan gizonezkoek (26-21), eta Ipuruan Loizaga construcciones Castro-Urdiales taldearen kontra gol bakar bategatik emakumezkoek (26-27) eta azken aukerak berdinketa lortzeko huts eginda, gainera. Azken aurren dira 4 punturekin eta mutilek laugarren jarraitzen dute, baina liderrarengandik 5 puntutara jada, aurki aurkari izan duten Anaitasuna, alegia.
Bagenekigun neurketa zaila izango zela Anaitasunaren aurkakoa, eta halan izan zen. Bigarren zatian, batez ere, lehia dekantatu baitzen etxekoen alde. Partidu lehiakorra, gogorra, intentsoa, defentsek bereganatu zutena aurrelarien aurretik. Armaginen taldean Mikel Zuloaga izan zen 2 goletatik pasa zen jokalari bakarra, oso banatuak egon baitziren golak eta 7 egin zituen guztira, neurketako onenaren pare, etxeko Pablo Fernandez, hain zuzen ere. Lehen zati oso parekatua, markagailua alde ere izan zuen talde eibartarrak, baina berehala galdu zuen abantaila. Atsedenaldia eta gero, etxekoen aldeko 7-1eko partzialak gauzak argi uzten joan zuen. Azken 20 minutuetan alde hori bikain kudeatu eta bi puntuak etxean geratu ziren, talde nafarra lehen postura eramanez. Zerbait positiboa ateratzekotan, Mikel Zuloagak goleatzaile onenen taulan lehen postuan jarraitzen duela 86 gol 11 partidatan.
Porrot krudela neskek sufritu zutena Ipuruan ligako talderik onenetariko baten aurka. Bajekin heldu bazen ere eibarrera, gure taldeak bazekien bere potentzialaz. Hala ere, Andoniren neskek aurpegia eman zuten bukaeraraino borrokatuz. Oso ondo aritu ziren armaginak lehenengo zatian, aurretik momentu askotan. Hala eta guztiz, berdinketa atsedenaldira. Bueltan erreakzionatu eta azken uneetara aurretik iritsi ziren kanpotarrak. Berdintzeko aukerak izan zituzten eibartarrek, baina bi huts egitek jarraian erasoan etxeko taldea kondenatu zuten. Esku hutsik azkenean. Ane Montiel izan zen gure goleatzailerik onena 6kin, Irati San Martinek 4 egin zituen. Kanpotarren Nerea Muñoz izan zen onena ate aurrean 8rekin.
Ahaztea tokatzen da orain bi kasuetan eta hurrengo asteari begira hastea. Larunbatean jokatuko dute biek, Ermuan emakumezkoak Landako Ermuko Errotabarriren aurka eta Ipuruan gizonezkoek Tolosaren kontra.