Bolada txarra ahaztu eta jardunaldi berri bati ekiteko unea da. Larunbatean jokatuko dituzte Mecalbe Eibar Eskubaloi bi talde gorenek. Ipuruan gizonezkoak 18:30etan Tolosaren aurka eta Ermuan emakumezkoak, Lauko Ermuko Errotabarriren kontra ordu berean Miguel Angel Blanco kiroldegian. Egoerari buelta eman behar zaio ez bairik gabe.
Ez zuten gaizki hasi txapelketa etxekoek, hala ere, hiru porrot jarraian jasan dute eta ez daude momenturik onenean. 9. Postuan dira 8 punturekin, gure taldeak baino 4 gehiago. Iaz ere sailkapenaren erdialdean bukatzea lortu zuten erregulartasuna erakutsiz. Gainera, hirugarren taldea da gol gehien sartu dituztenen artean Mirene Moreno eta Cristina Vivar denen aurretik direlarik. Lehia estua eta borrokatua espero da Ermuan. Pasa den asteko lehiakortasuna erakusten badute eibartarrek, punturen bat lortzeko aukera izango dute.
Bolada eskasean heltzen baldin bada talde armagina, txanponaren beste aldean da larunbatean Ipuruan izango den Tolosa, lau neurketa jarraian irabazi baititu. 6. Dira sailkapen taulan 14 punturekin, armaginak baino bat gutxiago, alegia. Horretaz aparte, txapelketan golik gutxien jaso dituztenen artean da talde tolosarra. Hala eta guztiz, kontuan hartu behar da pasa den denboraldian bi norgehiagoketan gailendu zirela eibartarrak, beraz, itxaropentsu egoteko motiboak badaude.