Jardunaldi berri bat Mecalbe Eibar Eskubaloia taldeentzat. 13.a gizonezkoentzat Tarazonaren kantxan jokatuko dutena larunbatean 18:00etan Tarazonako udal kiroldegian. 13.a ere emakumezkoentzat Lagunak taldearen pistan arituko baitiralarunbatean 19:00etan Barañaingo udal kiroldegian. Aipatu beharra dago pasa den asteartean Ipuruan galdu zutela neskek Omega Peripherals Basauriren kontra ligako beste partida batean (17-28).
Eibartarrek ez dute asmatzen maila berri honetan. Lehen itzulia amaitzear dagoela azken aurreko postuan dira, hala ere, datorren asteburu hau interesgarria dator, aurretik dagoen taldeari egingo bai diote bisita Andonirenek. Lagunak talde nafarrak bi puntu gorago da soilik eta garaipen batekin berdindu egingo lioke. Hori bai, erreza da esatea, baina pistan irabazi behar da. Txapelketan golik gutxien egiten duen taldea da etxekoa, eta hori aprobetxatu beharra dago. Hala eta guztiz, kontuz Iranzu Varela eta Arantza Ruizekin atzean.
Mutilak ere etxetik at arituko dira larunbatean. Tarazonarenkantxan, alegia. Ez dira ratxa onean aragoiarrak, ezin izan dute eta garaipenik lortu azken 9 neurketetan. Eibartarrak ez daudeaskoz hobeto, garaipen bakar batekin azken 4 partidatan. Orain da ba momentua egoerari buelta emateko. Iaz bi partidetan gailendu ziren eibartarrak, ea larunbatean ere errepikatzen duten balentria. Txapelketan gol gehien jaso dutenen artean da talde espainiarra gainera. Dena den, kontuz, erasoan Sinue Laborda jokalari arriskutsua edota Mario Nicolas Hernandez daukate eta.