Pasa diren asteekin alderatuta hobekuntza nabarmendu da Mecalbe Eibar Eskubaloi taldeen neurketetan. Hala ere, emakumezkoek ez izan zuten punturik atera Lagunak taldearen kantxan gol bakar bategatik galdu eta gero (21-20) lehia estu eta gogor batean. Gizonezkoek, aldiz, azken asteetako arantzak kentzea lortu zuten Tarazonaren pistan irabazi ondoren (27-34).
Bestelakoa suertatu zen mutilen partida. Hasieratik aginte makila hartuta ez zuten arerioaren gupidarik izan eta aukerarik eman gabe etxekoei gailendu ziren eibartarrak. 5 minutu besterik ez zuten iraun lehian etxekoek eta talde lan bikainaren adibide garbia guztira 11 armaginek gutxienez gol bat egitea lortu zutela, Mikel Zuloaga denen buru zela 7rekin. Lehen itzulia bukatzeko bi neurketa geratzen direnean, 5. Postuan dira eibartarrak 17 punturekin.
Zorte txarra beste behin neskena larunbatean, ezin izan zuten punturik ekarri eta Lagunaken aurka galdu zuten. Norgehiagoka estua eta lehiatua izan zen eta edozeinek irabazteko aukera izan zuen, hala eta guztiz, balantza etxekoen alde erori zen. Bigarren zatian aldea zabaltzea lortu batzuten ere, eibartarrek gerturatzea lortu zuten, baina ezin errematea eman. Etxeko Naroa Izco bilakatu zen goleatzaile nagusia 9rekin. Amaia San Martin eta Lucia Zubizarreta armaginen aldetik 4kin. Lehen itzulia bukatuta 13. Dira eibartarrak 4 punturekin.