14.Jardunaldia Mecalbe Eibar Eskubaloi bi talde gorenentzat. Bigarren itzuliko lehen partida emakumezkoentzat Imdeam La Jotaren kantxan larunbatean arratsaldeko 18:00etan Zaragoza udaleko Alberto Maestro kirol zentroan. Ez da denboraldi lehen zati erreza izan, hala ere, itxaropentsu dira eibartarrak eta aste bukaeran daukate erronka bikaina. 10. Postuan dira aragoiarrak 9 punturekin eta lau porrot jarraian daramatzate. Talde goleatzailea da espainiarra, beraz kontuz ibili beharko dira armaginak atzealdean. Horren adierazle Marta Chacon eta Ainara Gordo dira, goleatzaile nagusien artean dira eta. Iraileko norgehiagokan arazo larririk gabe gailendu ziren etxekoak. Bestelakoa izango delakoan gaude larunbatean, eta zergatik ez, ezustea eman eta bi puntuak ekartzea amesten dugu denok, ahal dutelako eibartarrek.
Larunbatean ere, baina 18:30etan, eta Ipuruan, gizonezkoak arituko dira Uharte taldearen kontra. Lehen itzuliko azken aurreko neurketa izango da eta lehen sailkatuen arrastoa jarraitzea da asmoa garaipen batekin. Zazpigarren da talde kanpotarra 13 punturekin, hala eta guztiz, kontuz ibiltzeko arerioa da. Ez da talde goleatzailea, baina ondo kudeatzen dituzte gol horiexek. Dena den, adi Pablo Gutierrez edo Oier Lezaun jokalariekin. Gabonetako geldiadia baino lehenagoko azken partidak ederki asko aprobetxatzea da gure bi taldeen helburu nagusia.