18. Jardunaldia Mecalbe Eibar Eskubaloi bi talde gorenentzat. Emakumezkoek Gurpea Beti Onak Azparren gestion taldearen kantxan arituko dira larunbatean arratsaldeko 20:00etan. Atarrabiako Hermanos Indurain udal kiroldegian jokatuko da. 8. Postuan da talde nafarra sailkapenean 18 punturekin, hala ere, ez da ratxa onean, azken hiru neurketatik puntu bakarra lortu baitu. Lehen itzuliko neurketan Beti Onak gailendu zen gutxigatik Ipuruan.
Gizonezkoek, bestalde, Il capo Hondarribia Bidasoaren bisita jasoko dute Ipuruan larunbatean arratsaldeko 18:30etan. Gora behera askorekin dira aurtengo denboraldian horiak eta hori aprobetxatu nahiko dute armaginek. 8. Dira 17 punturekin. Joaneko norgehiagokan berdinketa izan zen, beraz, indarrak parekatuak daude. Xabier Barreto da bisitarien jokalaririk arriskutsuena golegile nagusien artean bait da.