Larunbat eskaxa Mecalbe Eibar Eskubaloia goi taldeenak. Biek galdu zituzten Ipuruan jokatutako partidak liderren kontra. Gizonezkoek ezin izan zuten ezer egin Romo Broker kirolen aurka (22-32) eta emakumezkoek, bestalde, porrota pairatu zuten Aiala Zarautzen aurka (24-34).
Bigarren porrota jarraian mutilentzat, bostgarren postuan jarraitzen dute 25 punturekin, hori bai, lehen lekuetatik urrunago. Neurketa zaila suertatu zen bizkaitarren aurkakoa eta une oro gaindituak izan ziren armaginak. Hasieratik nagusi, aldea handitzen joan zen Erromo minutuak pasa ahala. Azken momentuetan diferentzia ondo eutsi eta bi puntuak poltsikoratu zituzten bizkaitarrek lehen postuan jarraitzeko. Eibartarren aldetik Mikel Zuloaga izan zen goleatzailerik onena 4rekin, hala ere, Adrian Juarez bilakatu zen norgehiagokako onena 8rekin. Datorren asteburuan Barakaldo Indepca XXIren kantxan saiatuko dute ratxa atzean uzten.
Bi ordu lehenago jokatutako nesken partida ere txarra izan zen eta lehen minututik gaindituak izan ziren liderraren aurka.Zarauzko taldea gehiago dela erakutsi zuen larunbatean eta eibartarrak hankapean erabili zuten 60 minutuetan zehar. 12. Postuan dira armaginak 9 punturekin. Ane Treviño eta Naia de Castro bilakatu ziren eibartarren goleatzailerik onena bakoitza 5ekin. Ane del Hoyo izan zen norgehiagokako onena 10ekin. Datorren asteburuan partida klabea Loyolaren kantxan.