
Senior mailan kopako bigarren jardunaldia emakumezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiarentzat B multzoan, lehena Ipuruan eta pasa den asteburuko garaipenari jarraipena ematera irtengo dira armaginak. Arerioa Ameztoi Zarautz izango da eta hitzordua ostiralean arratsaldeko 20:30etan hasiko da. Lehen partidan garaile irten ziren zarautztarrak ere, beraz, irabazten duenak lehen postuari eutsiko dio tinko azken jardunaldiaren aurretik. Gainera, bi puntuak lortzen dituenak sailkatzetik oso hurbil geratuko litzateke. Debuteko neurketan Andrea Nogales eta Elisabeth Sanchez izan ziren bisitarien jokalaririk arriskutsuenak erasoan.