MEK EIBAR ESKUBALOIA TALDEAREN JARDUNALDI GAZI-GOZOA
Mutilek Zarautzen galdu (30-32) eta neskek Basauriren kontra berdinketa lortu zuten (20-20)
Eibar Eskubaloiko taldeek emozioz bete dituzte kantxak asteburu honetan. Mutilen MEK Eibar Eskubaloiak partida ederra eskaini zuen larunbata honetan azken unerarte borrokatu zuen Zarautzen aurka.
Eibartarrentzat emaitza onuragarria izan ez zen arren (32-30), hauek lehen zati osoan zehar nagusi izan ziren, markagailuan abantaila mantentzen jakin zutelarik. Zarautzek, Eibarrek defentsa ederra egin zuten arren, berdintzea lortu zuen bigarren zatian, zalez beteriko harmailaren tentsioa areagotuz. Zarauztarrek, ligako egungo liderrek, zaleen berotasuna eta armaginen akatsak aprobetxatzen jakin zuten, Eibarren porrota emaitz. Azpimarragarria izan zen hala ere Mikel Zuloaga eta Alex Puenteren lana erasoan, 7 gol buruko sartu baitzituzten. Tamalez, eibartarren joko ona emaitzean ezin izan zen atzeman.
Emakumezkoen MEK Eibar taldea, bestalde, lehian aritu zen igandean Ipuruan ligako talde faboritoetako bat den Basauriren aurka, sailkapenerako puntu bat gehiago lortuz (20-20). Eibarko neskek errez sartu zituzten golak lehen zatian, defentsa bikainari esker, eta bigarren bolada aprobetxatu zuten, nahiz eta aurkaria ez zen atzean geratu. Naroa Mochalesen hiru gol ezinbestekoak izan ziren armaginek lehen zatia bi puntuko abantailaz bukatzeko. Hala ere, bi taldeek ezin izan zioten eutsi lehen zatiko erritmo altuari eta horrek zehaztugabetasunez bete zituen partidako azken hogeita hamar minutuak. Bi goleko tarteari eutsita ere, Eibarrek erasoan egindako akats batzuei esker Basaurik aurrera egin zuen markagailuan. Lucia Gutierrez atezainaren jardun bikaina eta defentsa tematia azpimarragarri, eibartarrek berdinketa lortu zuten zaleei partida polita eskainiz.