Axier Gisasola Arana, 26 urteko Eibar Eskubaloi taldeko kapitaina eta kadete taldeko mutilen entrenatzailea da. Gaurkoan berarekin aritzeko aukera izan dugu:
1. Azken partiden emaitzek positiboak dirudite, zelan bizi izan dituzue zuek?
Zubi aurreko partidak onak izan dira baina azkenengo biak ordea, asko borrokatu arren, ez dute emaitzik onenak eman. Orain, gabonetako jaiak datozenez, geldialdi bat izango dugu eta hor gabon osteko partidak prestatzen arituko gara buru belarri, emaitza hobeagoak lortzeko helburuarekin.
2. Ligako momentu honetan taulan erditik gora zaudetela esan genezake. Zein aukera ikusten dizkiozu taldeari?
Orain arteko balantzea, partidu on zein ez hain onak izan ostean, taula erdian gaudela ikusita, asmoa horrela mantentzea da edota, gure ahulguneak indartuz, partiduei aurre egin eta taulan bizpahiru postu igo, iazko bostgarren postua mantenduz. Hala ere, ditugun aurretik etsaiak ez dira errazak izango eta gure jokorik onena ematen saiatu beharko gara.
3. Talde oso gaztea duzue aurten ere. Urtetik urterako adin aldaketa asko igartzen dela esango al zenuke?
Taldeko asko gazteak dira, baina denbora asko daramate eskubaloi munduan eta horrek abantaila asko ditu. Gainera, taldeko batzuk, urte asko daramatzate, gazteak izan arren, gurekin jolasten eta horrek asko errazten du dena. Taldean lagun giro ona dago eta hori ere zelaian antzematen da.
4. Zeintzuk uste duzu direla taldearen erronka handienak?
Aurtengo asmoa, lehen esan bezala, sailkapenean postu batzuk igotzea da eta denboraldi amaierarako lehen sailkatuetatik gertu egotea lortzea gustatuko litzaiguke. Baita taldean geroz eta gazte gehiago egotea eta taldearen giro ona mantentzea. Eta noski, afizioa hor egotea, gure jokoari engantxatuta eta Ipurua jendez betetzea.
5. Zelan definituko zenuke zure ibilbidea eskubaloian? Hasi zinenetik eta gaur egun arte.
Urte asko daramatzat eskubaloian jolasten eta baita taldeak entrenatzen, asko disfrutatzen baitut bietan. Gustura nago nire ibilbidearekin, nahiz eta urte batzuk besteak baino hobeak izan diren. Gainera, posizio ezberdinetan jolastu dut eta horrek ibilbidea aberasgarriagoa egin dit. Iaz, denbora tarte batez utzi egin nuen baina hainbeste disfrutatzen dudan kirola denez, berriro ere kantxara itzultzea erabaki nuen, batek daki noiz arte.
6. Eta azken galdera… Eibar Eskubaloiko gazteenei zer esango zenieke aukera izanez gero?
Une zailak daude, denean bezala, baina gustuko baduzue, ez utzi ilusio hori alde batera. Eskubaloia kirol bat den arren, lagunarteko uneak ere badaude eta ea, denon artean, eskubaloia indartzen dugun.