
Euskal Ligako emakumezkoen Mek B-k etxetik kanpo garaipen handia lortu zuen iragango jardunaldian, eta Ipuruan Egiaren aurka jokatuko du zapatu hontan, mailari eusteko lehian aurkari zuzena den Egiaren aurka. Bisitariek joko-erritmo altua ezartzen dute, eta horrek ez digu mesederik egiten; beraz, funtsezkoa izango da partida hasieratik kontrolatzea. Konfiantza indartuta eta astean zehar lan handia eginda, taldeak ezinbesteko bi puntu lortu nahi ditu.
Jardunaldi erabakigarria lehen nazional mailako sailkapeneko goiko aldean, Anaitasuna-Zaragoza partida eta gure aurkaria Tolosa talde beti zaila izango ditugu. Talde tolosarrak ezustekoa eman du Zaragozaren aurka eta trantsizioetan duen abiaduragatik eta jarraikortasunean duen joko bikainagatik nabarmentzen da. Mek taldearentzat partida hau erronka eta motibazio handia da goiko aldeko borrokan. Garaipena lortzeko, funtsezkoa izango da gure bertsiorik onena erakustea.