Zazpigarren jardunaldia Hierros Servando Eibar taldearentzat. Oraingoan Dominicos Zaragoza izango du aurkari larunbatean arratsaldeko 5etan. Aragoi hiriburuko La Salle-Gran Via kiroldegian izango da partida. Hiru neurketa jolastu dituzte espainiarrek orain arte, azkena urriak 17an,ia hilabete lehiatu gabe daramatzate eta hori aprobetxatzekotan dira armaginak. Garaipen bakarra lortu dute, Elgoibarren eskuratutakoa. Etxean jolastutako biak aldiz galdu egin dituzte, hiriburuko beste taldea eta Helvetia Anaitasunaren kontra. Armaginek kontutan hartu behar duten beste faktore bat ezbairik gabe.
Miguel Angel Perez eta Cristi Ionut dira taldeko goleatzaile nagusienak, hortaz eibartarrak tentuz ibili beharko dira jokalari hauekin. Iaz bi partidak jolastu zituzten elkarren aurka, bietan armaginak irten ziren garaile bietan. Bost lehia daramatza guztira Fernandoren taldeak Dominicos Zaragozaren kontra galdu gabe. 2017 urteko azaroan jasan zuten azken porrota.
Norgehiagoka jokatzekotan da, baina atzetik datozen aurkariek atzeratu dituzte beraien neurketak jada. Estudios Matmata Zaragoza Ademar-ek, Digiplast San Antonioren bisita jasotzekotan zen; Easygas Urduliz eta Beti-Onak-ek ere bertan behera utzi dute elkarren aurka zuten partida ere. Horrela ba, Hierros Servando Eibar taldeak aukera bikaina du aldea handitzeko eta bidai arrakastatsuari jarraipena emateko.