Lehen postuan bakarti geratzea da Hierros Servando Eibar taldearen erronka berria asteburu honetan, eta bide batez ratxa bikainari jarraipena eman nahi diote eibartarrek. Ez da ahaika erreza izango, aurrean UrbanCabero Barakaldo izango bai dute aurkari, orain arte galdu ez duen beste talde bat, larunbatean arratsaldeko 6:30tan. Hori bai, armaginak baino neurketa bat gutxiago jokatuta.Elkarren aurka bi norgehiagokak jolasteko aukera izan zuten iaz eta etxeko taldeek eraman zituzten bi puntuak gol bakar bategatik irabazita. Lehia estua espero da. Ala eta guztiz, bien arteko azken aurrekarian Fernandoren mutilek arazo handirik gabe menderatu zuten BarakadoLasesarren, Euskadiko kopari zegokion partidan. Baina ia hilabete terdi gertatu zela hori. Larunbatekoa beste eratako norgehiagoka izango da.
Bi garaipen lortu dituzte bizkaitarrek txapelketaren hasieran, hala ere, biak etxean, kanpoan estreinatu gabe dira oraindik eta hori aprobetxatzen saiatuko dira eibartarrak. Talde konpaktua, atzean sendo, ez dute goleatzaile petorik baina jokalari guztiak saiatzen dira gehitzen. “Nabarmentzekoa da jasotzen duten gol kopuru baxua. Defentsa eraginkorra, duten atezainen maila oso ona da”, azpimarratzen du Fernandok. Ez da erreza izango, lehen esan bezala, eta Ipuruan jolastea baliatu behar dute gipuzkoarrek. Etxean aritu diren azken 50 liga partidetatik, 32tan garaile irten dira Fernandorenak, hau da %64ko garaipen eraginkortasuna Ipuruan. Kontutan hartzeko datua dudarik gabe. Jarduera on hori berrezten badu Hierros Servando Eibar taldeak, lidertzari eutsiko dio. “Iaz, minutu gehien jolastu zuten blokea mantentzen dute eta goian bukatzeko hautagaietako bat da”, abisatzen du armaginen entrenatzaileak. Ballesteros atezaina taldean bueltan izango d berriz, Eneko Gartxana aldiz baja izango da larunbatean.