Asteburu honetan hasiko da Eibarko bi talde seniorrentzako liga, bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan, erronkaz eta emozioz beteriko denboraldi hasiera izango den honetan. Larunbat honetan, 18:00etan, Ipuruan, emakumezkoen taldeak hirugarren urtez jarraian ekingo dio Zilarrezko Ohorezko Mailari. Denboraldi zorrotza aurreikusten da, izan dituzten baja garrantzitsuengatik markatuta, bai lesioengatik, bai funtsezko jokalarien erretiroengatik. Kategoriako talde gehienek ez