Eibar eta Kukullagaren arteko partida 18-18ko berdinketan amaitu zen, eta hasieratik argi geratu zen defentsak nagusi izango zirela. Bi taldeek sendotasun handia erakutsi zuten atzean, eta, ondorioz, erasoek ahalegin handia egin behar izan zuten gola sartzeko. Eibar ondo hasi zen, baloia patxadaz mugituz eta bukatzeko aukerarik onenak bilatuz. Defentsan oso sendo zeuden, aurkariaren 1×1 ondo