Beste garaipen bat Lehen Mailako mutilentzat

Mek Eibar Eskubaloia Lehen Mailako taldeak garaipena lortu zuen Hondarribia Bidasoaren aurka (29-28). Asobaleko taldearekin jokatzen duten jokalariak bertan ez egon arren, Hondarribiak maila bikaina erakutsi zuen, inoiz amore eman gabe. Partidaren hasierak ez zion mesederik egin Eibar Eskubaloiari, kosta egin baitzitzaion partidan sartzea, baina hamargarren minutuaren ostean abantaila hartu zuen markagailuan. 10. minututik aurrera
Lucía Gutiérrez, Mek Eibar Eskubaloia Zilarrezko Mailako atezainak, 19 urterekin, bere bizitzaren erdia baino gehiago darama eskubaloian jokatzen. Gaur berarekin hitz egiteko aukera izan dugu eta hauxe kontatu digu: Oso gazterik hasi zinen eskubaloian jokatzen. Nola bizi izan dituzu urte guzti hauek? Eskubaloiko eskolan 9 urterekin hasi nintzen eta geroztik bizimodu bat izan da. Nire

Eibartarrek garaipena bilatuko dute

Larunbat honetan, 18:30ean, gizonezkoen Lehen Mailako Mek Eibar Eskubaloia taldeak Hondarribia, Bidasoaren filiala, izango du aurkari. Talde bisitaria gaztea eta kalitate handikoa da, Asobaleko taldearen joko eredu arrakastatsuari jarraitzen baitio. Hondarribia Bidasoak bolada txarrari amaiera eman nahi dio, azken 5 jardunaldietan puntu bakarra lortu baitu. Fernando Fernandezen taldea, bestalde, hirugarren garaipena jarraian lortzeko prestatzen ari

Ondo borrokatutako asteburua eta kadete nesken igoera

Azken asteburu honetan beste porrot bat jaso du Mek Eibar Eskubaloia Zilarrezko taldeak, Errotabarri Eskubaloia taldearen aurka (15-20), oraingoan sentsazioa guztiz ezberdina izan den arren. Eibarko taldeak hasiera bikaina erakutsi zuen, partidurako zeukaten plana zehaztasunez gauzatuz. Defentsa funtsezkoa izan zen aurkarien kontraerasoak geldiarazteko, erasoan, pazientziak eta erabaki egokiek Andoni Perezen taldea borrokan mantendu zuten bitartean.
Gora

Zuzenean: YOUTUBE

+ +