Martxoak 18-19, Asteburua

Larunbatean arratsaldeko 18:30etan izango dituzte beraien hitzorduak Mecalbe Eibar Eskubaloia bi talde gorenek. Emakumezkoak etxetik at arituko dira Loizaga construcciones Castro-Urdialesen kontra, Pachi Torre udal kiroldegian, hain zuzen ere. Gizonezkoak, bestalde, Ipuruan jokatuko duteCasademont Zaragoza talde gogorraren aurka. Seigarren postuan dira kantabriarrak 26 punturekin, hori bai, azken hiru neurketatik bakarra irabazi dute. Gure neskak ratxa

MARTXOAK 11 eta 12 KRONIKA

Txanponaren bi aldeak ezagutu zituzten Mecalbe Eibar Eskubaloi bi talde gorenek. Gizonezkoak Ereintza Aguaplasten kantxan garaile irten ziren bitartean (19-23), emakumezkoek beste porrot krudela jasan zuten Ipuruan Schär colores talde zaragozarraren kontra (19-20). Laugarren postura igotzen dira garaipenarekin mutilak, guztira 31 punturekin. Neskak, bestalde, azken aurren jarraitzen dute 9rekin, hori bai, gogoan eduki behar da

MARTXOAK 11 ETA 12

Larunbatean arituko dira Mecalbe Eibar Eskubaloi bi talde gorenak. Emakumezkoek Schär colores Zaragozaren bisita jasoko dute Ipuruan arratsaldeko 18:30etan. Bigarren dira aragoiarrak 32 punturekin eta azkeneko lau partidak berdintzetik datoz. Lehen itzulian arazo handirik gabe gailendu ziren espainiarrak, hori dela eta, bestelakoa bilatzera pistaratuko dira armaginak. Tentuz ibili beharko dira gure neskak Nicxon Clabel Hiobi,

KRONIKA 22.JARDUNALDIA

Bigarren garaipena jarraian gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloi lehen taldearena Egia teila fabrika arazo handirik gabe garaitu ondoren Ipuruan larunbatean (33-27). Bosgarren jarraitzen dute eibartarrak 29 punturekin bukaerarako 8 partida faltan. Aginte makila une oro eskuan, armaginek neurketa ona jokatu zuten bi puntuak etxean uzteko. Lehen 10 minutuak nahiko parekatuak suertatu ziren, hala ere, etxekoen aldeko
Gora

Zuzenean: YOUTUBE

+ +