Somos Eibar taldearen partidu oso ona Uharteren aurka, azkeneko segunduetan pasa zenak zapuztu zuena (26-27), hala eta guztiz gauza positibioak ateratzeko moduan dira eibartarrak. Sendotasun itzela erakutsi zuten armaginak 60 minututan, talde indartsuago eta handiago bati aurka eginez, baina azkenean eibartarren hutsak eta azken jokaldi eztabaidatsu batek, kanpotarren alde erabaki zuten norgehiagoka.
26na markagailuan eta azken baloi jabetza eibaratarrena zen, erasoa prestatzen ari zirenean Fernandorenak, epaileak txistua jo zuen falta adieraziz. Han geunden guztiak etxekoen alde zelakoan geratu ginen, baita jokalariak ere, baina ezin zena sinestu da kanpokoen aldeko falta adierazi zutela epaileek. Naparrek bizkor baloia hartu eta beraien area ingurutik jaurtiki zuten baloia atezaina aurreratuta zegoela aprobetxatuz; gola markagailura igo zen guztien harridura aurpegian zelarik, epaileei begiratu eta prostetatu arren ez zuten iritsiz aldatu horrela bukatuz neurketa.
Harro sentitzeko arrazoiak dituzte Somos Eibar taldeko jokalariek, partida izugarria burutu zutelako, guztira zazpi jokalari gutxienez hiru gol egiteko gai izan ziren. Baina harro sentitzen dizunak ez dizu punturik ematen, borrokatzen jarraitu behar da gehiago batzeko. 12. postuan dira eibartarrak momentu honetan 17 punturekin eta hurrengo neurketan pentsatzeko garaia da jada, datorren asteburuan Dominicos Zaragozaren aurka jolastuko dutena.
Grupo Mecalbe taldearen garaipen zoragarria Oskarbi Optika Legazpiren aurka (31-17). Igoera fasera sailkatzeko balio izan zuten bi puntu pare bat jardunaldiren faltan. Gizonezkoak ez ziren aurrean hain fin ibili baina Laubide Jatetxea Legazpi menderatzea lortu zuten azken segundutan (21-22), atzekaldean egindako lan eskergari esker. Txanponaren bi aldeak bizitzea tokatu zitzaien jubenileei udaberriko txapelketan: Itzak egindako lana gauza izan zen gauza positibo bakarra, Mecalbek, Astigarragako Mundarroren kontra jasandako porrot mingarrian (33-22). Tekniker aldiz lehe postuaren jabe da beste talde batekin berdindua, Beristain Banaketak Elgoibarri nahiko errez irabazi eta gero (36-24).
Mecalbe izan zen garaipena lortu zuen bakarra kadeteetan Zuazo A taldeari irabazita (21-24); Muelles Zalduak ezin izan punturik atera Urnieta Iñaki Mecanizadosi egindako bisitan norgehiagoka lehiatu baten ondoren (21-19); lehiatua oso Teknikerren partida ere baina ezin bi puntuak lortu Zalla Taberna Pulporen aurka (26-21); azkenik, Komatek ere ez zuen bere eguna eduki eta aukerarik gabe geratu ziren Egia 2 taldearen kontra (32-25).
Infantiletan Urkotronikek gol bakat batengaitik galdu zuen Aloña Mendiren kantxan (12-11); Mecalbek, Cimde Elgoibar menderetau zuen partidu polit batetan (21-18); Ametsa aukerarik gabe geratu zen hasieratik Gelato Orioren aurka (13-24); mutilak aldiz garipetsu irten ziren asteburuan. Bai Hierros Servando eta baita Bengoa Elektrizitateak ere, ez zuten Inmobiliaria Azkue Pulpo (12-29) eta Exola Construcciones Hondarribiaren (41-27) errukirik eduki hurrenez hurren. El Tio Palancaseko alebinak ere beste astebetez eskubaloiaz gozatzeko aukera eduki zuten, neskak Urola menderatuz (17-15) eta mutilak nahiz eta Zarautzekin galdu, primera pasatu zuten
You must be logged in to post a comment.