Asteburu bikaina gure taldeentzat. Nahiko errez nagusitu dira denboraldi berria prestatzen ari diren partidetan. Lehen taldeak, asteartean jokatuko du Elgoibarren liga hasi baino lehenagoko azken lehian.
Aurredenboraldia orain arte Eibarko eskubaloi taldeentzat, oso ona izaten ari da. Larunbatean jokatu ziren partidetan ikusi ahal izan zen bezala, eibartarrak oso talde indartsuak eraikitzen ari dira maila guztietan.
Bi seniorrak, bai emakumezkoak, baita gizonezkoak ere arazo larririk gabe gailendu ziren bere aurkariei. Neskak, Zumarragan aritu ziren Urolaren aurka eta bigarren zati izugarri bati esker, defentsan batez ere, partida eraman zuten (13-21). Bigarren 30 minutuetan lau gol besterik ez zituzten jaso eibartarrak,atzealde sendo bat dutela erakutsiz. Oraindik lan asko dute egiteko, baina dudarik gabe, hau da bidea. Bestetik, Haritza taldeak garaipen erosoa lortu zuen Zumarragan ere, Loyolaren aurka (26-38), eraso eraginkor bati esker. Denen artetik Unai Santos nabarmendu zen 15 golekin.Baliteke defentsan oraindik ahulezi batzuk edukitzea, baina denbora dago liga hasi aurretik gauza horrek entrenatzeko eta hobetezeko.
Jubenil mailan, gure neskak Zarautzen gailendu ziren defentsa zorrotz bat egin ondoren. Aurreko partidan baino hobeto ibili ziren, oso ondo jolastuz eta gozatuz pistan (15-27). Bi A cadeteak ere oso errez gainditu zituzten beraien erronkak. Neskek, partida borobil bat burutu zuten Zarautzen, baita aurrean eta atzean ere; etxeko taldeak presioa gainditu ezinik baloi asko galdu zuen eta eibartarrak hortaz aprobetxatu ziren emaitzan diferentzia handia lortzeko (8-28). Hau da jarraitu behar den bidea. Mutilek, Tekniker Eibar taldeak ere garaipen potoloa lortu zuen Urolaren aurka Zumarragan (13-39).
Kontuan hartu behar da Somos Eibar taldeak asteazkenean jokatzen duela Elgoibarren Euskadiko kopan etxeko taldearen aurka eta larunbatean hasiko duela liga Ipuruako polikiroldegian Huescaren kontra. Horrela ba jarraitzen du gure taldeen prestaketak.
You must be logged in to post a comment.