Somos Eibar taldeak ez du azken aste ona igaro, Avefor Huescarekin galdu ondoren (36-25) burutu ziren ahazteko zazpiko egunak. Espainiarrak arazo gabe menderatu zituzten eibartarrak, bi puntuak poltsikoratuz, Miguel Malo eta Lucas Calvo jokalarien artean 21 gol sartu zituzten nagusitasuna erakutsiz. Armaginak ez ziren ondo moldatu ezertan ere ez eta alde guztietan erratu ziren. Gainera, Iñaki Perales eta Xabier Azconizaga ostiralean min hartuta itzuli ziren etxera entrenamendua eta gero, Eneko Garetxanarekin batera baja izan ziren biak. Hori gutxi balitz bezala, Aner Cardok ere ostiraleko lesio baten erruz nogehiagoka erdian utzi behar izan zuen. Ez da batere erreza horrela lehiatzea.
Hasieratik jarri ziren aurretik huescatarrak, lehen zatia nahiko parekatua ematen bazuen ere, aldea haundituz, lau goleko errentarekin heldu ziren etxekoak atsedenaldira. Arerio indartsuago bat aurkitu zuten eibartarrak larunbatean, sendo eta tinkoa, ez zuten aukerarik eduki. Bide beretik jarraitu zuen bigarren zatiak, etxekoak oso eroso, emaitza eutsi eta aldea handitzea lortu zuten amaierararte.
Hamaikagarren postuan dira berriz ere Fernandoren mutilak, Avefor Huescak berriz aurreratu bait die sailkapenean hain zuzen ere. Gainera Urdulizek ere armaginak harrapatu dituzte eta berdinduta geratzen dira 13 punturekin, gauzak gero eta estuago utziz. Datorren larunbateko erronkan pentsatzen ari dira Somos Eibarko jokalariak jada, Urban Caber Balonmano Barakaldoren aurkakoan zehazki, hiru puntu goitik dira bizkaitarrak.
GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK
Gure kadeteen asteburu bikaina: Tekniker, Gipuzkoako txapeldun bilakatu zen Urnieta Oianume Jatetxea menderatu ondoren (23-32); Komatek ere aparteko neurketa jokatu eta Ficoba Bidasoa Irun garaitu zuen lehia gogor eta estu batean (27-26); Mecalbek faseko azken norgehiagokan nagusi irten zen hasiera txar bati buelta emanez eta Sinergia Orio irabaziz(22-31); Muelles Zalduak Leizaran Horia hankapean erabili zuen (27-16) kadeteen asteburua borobiltzeko.
Larunbat ona ere gure seniorrentzat Ipuruan. Grupo Mecalbek Egia garaitzenzuen bitartean (24-17), gizonezkoak garaipenaren bidezidorrera itzuli ziren Ordizia Siglo XX Plater Prestatuaki garaitu ostean (28-24), konfiantza berreskuratuz. Emaitz ezberdinak bizi zituzten gureak juvenil mailan. Mecalbek, Trapaia Taberna Pulporen aurka galtzen zuen bitartean (25-20), Tekniker irabazle irten zen Tolosan hango bigarren taldea garaituz (19-23).
Denetik bizi izan zuten aldiz infantilek. Urkotronikek etxean berdindu zuen Aloña Mendiren kontra (15-15); Mecalbek azken segunduan berdintzeko aukera izan bazuen ere galtzea tokatu zitzaion Cimde Elgoibarren aurka (22-21); Ametsak ezin izan zuen Bergarern kontra ezer egin (6-18); eta Hierros Servando eta Bengoa Elektrizitatea taldeen garaipenak, Pulpo (35-10) eta Ereintza Lisomat (17-21) menderatu eta gero hurrenez hurren. Azkenik El Tio Palancas alebinak beraien kirol gustokoenaz gozatzeko aukera izan beste astebetez La Salle-Saieko taldearen aurkakoan.
You must be logged in to post a comment.