Emakumezkoen goi mailako nazioen arteko eskubaloia asteburu honetan Ipuruan Basque Country International Women’s Cup deritzon txapelketarekin. Azaroaren 23tik hasita larunbata bitartean jokatuko da bost taldeen artean, Luxemburgo, Finlandia, Argentina, Brasil eta Euskadi, eta hiru egoitzetan jokatu dituzte neurketak, Berango, Leioa eta Eibar hirietan. Larunbatean jokatuko dituzte pare bat neurketa Ipuruan: Euskadi-Brasil 15:30etan eta Argentina-Finlandia 17:30etan.
Eibar Eskubaloia eta JD Arrateren 10. eta 75. urteurrenak hurrenez hurren ospatzeko antolatu zen ekitaldia Portaleako areto nagusian. Zuzendaritza-Batzordeak gidatutako ekintza izan zen, eta bide batez, denboraldi berriari hasiera emateko baliatu zuten. Hasi bezain laster argi geratu zen urte berezia izango dela taldearentzat eta hiri guztiarentzat. Eskubaloia berpizten ari da Eibarren, ez dago horren dudarik.