Eibar Eskubaloia eta JD Arrateren 10. eta 75. urteurrenak hurrenez hurren ospatzeko antolatu zen ekitaldia Portaleako areto nagusian. Zuzendaritza-Batzordeak gidatutako ekintza izan zen, eta bide batez, denboraldi berriari hasiera emateko baliatu zuten. Hasi bezain laster argi geratu zen urte berezia izango dela taldearentzat eta hiri guztiarentzat. Eskubaloia berpizten ari da Eibarren, ez dago horren dudarik.
osteguna, 02 Iraila 2021
/
Hemen publikatua: EIBAR ESKUBALOIA, Kategoria gabe, Senior Mutilak, Senior Neskak
Heldu da kantxaratzeko ordua maila ezberdinetako gure jokalarientzat. Hasteko, asteazkenean, emakumezkoen seniorrak hasi zuen denboraldi berria Elgoibarren hiriko taldearen kontra Olaizaga kiroldegian. Neskek Lehen Nazionaleko Euskal Ligan egingo dute debuta eta ilusio eta gogo itzelekin dira. Kadeteek ere Elgoibarren jokatuko dituzte beraien neurketak, Elgoibarko Txapelketa hain zuzen ere. Bai neskek eta baita mutilek ere etxeko
Martxan da denboraldi berri bat eta Eibar Eskubaloi taldeak hasi dira 2021/2022a prestatzen. Horren adibide, gizonezkoen lehen taldeak astelehenak 23an hasiko dituelaentrenamenduak da. Inoiz baino ilusio eta gogo handiagoekin ekingo diote gure jokalariek kurtso berria. Ez da erraza izango iazko lorpena errepikatzea, eta zer esanik ez igoera lortzea, hala ere, sekula baino indartsuago aurkezten da
Ezin izan zen lortu. Ez Grupo Mecalbe kadeteak Eibar eta ezta Hierros Servando Eibarren lehen taldeak ere ez, gogor borrokatu zuten arren, ez ziren gai izan helburua lortzeko. Hala ere, ezin dugu gutxietsi behar denboraldiaren zehar egin duten lan zoragarria, kadeteentzat, adibidez, sari bat zen fasea jokatzea. Eta ezin dugu ahaztu ere ez Hierros Servando
TXAPELDUNAK. Grupo Mecalbe Eibar taldeak balentria egin zuen azken partida Ereintza Beissierri Errenterian irabazi (30-32) eta Lehen Nazionalerako igoera lortuta. Gainera, jokatu dituzten partida guztietan garaipena eskuratuz, mailako talderik onena izan dela erakutsi digute gure neskek. Ez zen lan samurra izan, hala ere, taldea ez zen deskonposatu gauzak zaildu zirenean eta denak bat eginda, saria
Unai Gallastegik (Eibar, 1998) bizi erdia darama gure hiriko taldeetan jolasten, 12 urterekin JD Arraten hasi zenetik, orain arte. Gainera, aurten, Hierros Servando Eibarren bigarren taldearekin Bigarren Nazionalerako igoera lortu berri du. Helburua nola burutu duten eta hainbat gauza gehiago kontatzen dizkigu gure protagonistarek, berarekin izan dugun solasaldian. Zorionak egindako denboraldia eta lortutako sariarengatik, –
Eibar Eskubaloi taldeen balentriak ez du etenik.Oraingoan, Hierros Servando Eibarren bigarren taldeak beste ekintza gogoangarri bat burutu du Bigarren Nazional mailara igo eta gero. Multzoko bigarren partida Ordizia Siglo XX Plater Prestatuaki irabazi ondoren (30-26), matematikoki lortu zuten igoera. Bukaera arte erabaki ez zen emozioz beteriko norgehiagoka izan zen, non atezainen gelditu eta gutxiagotasun egoeretan
Hierros Servando Eibar taldeak ezagutzen du jada zein den Zilarrezko Ohorezko mailarako igoerarako bidea. Astelehen arratsalde honetan ospatu da faseko zozketa eta eibartarrak bigarren multzoan sailkatuta geratu dira. Gainera, multzo honetako sei partidak Lanzaroten jokatuko dira ekainak 4tik 6ra. Ostiralean, etxeko taldea, Gourmet Ampate Lanzarote izango da armaginen arerio; larunbatean berriz, CB Soriaren kontra arituko
TXAPELDUNAK. Hierros Servando Eibar taldeak Lehenengo Nazional mailako C multzoko liga titulua irabazi berri du, Beti-Onak nafarraren kantxan irabazi eta gero(30-32). Denboraldi ezin hobea burutu dute armaginek, bidean 12 puntu besterik ez dituzte utzi, 30 neurketatik 23 garaipen eskuratuz. Gainera, bigarren talderik goleatzaileena izan da eibartarra, Lander Casado buru dutela arlo honetan. Orain, Zilarrezko Ohorezko