Txapelketaren bila. Azken aurreko erronka Hierros Servando Eibar taldearentzat asteburu honetan Beti-Onaken kantxan. Norgehiagoka larunbatean jokatuko da arratsaldeko 19etan Atarrabiako Hermanos Indurain kiroldegian. Lehen postuari eustekotan dira armaginak, Helvetia Anaitasunarekin sailkapenean berdinduta, garaipen batekin lidertza segurtatuko lukete. Hala ere, ez da lan erreza izango, 7. postuan da Beti Onak taldea eta jokoan ezer ez duen
Hierros Servando Eibar taldearen beste garaipen Itzel bat pasa den asteburukoa, Avefor Huesca nagusitasunez menderatu eta gero (33-28). Bi puntuak lortzeaz gain, lehen postuan den Helvetia Anaitasuna harrapatu dute armaginek eta bien arteko lehiak kontuan hartuta, eibartarrak gol gehiagogatik gailendu zirenez, buruan dira gipuzkoarrak azken jardunaldiaren atarian. Beraz, ez dute arerioen emaitzen zain egon behar,
Lehen helburua beteta, lidertzaren bila kantxaratuko da Hierros Servando Eibar taldea larunbat honetan Avefor Huescaren aurka. Norgehiagoka Ipuruan jokatuko da eta arratsaldeko 19etan hastekotan da. Kontuan hartu behar da jardunaldiko neurketa guztiak ordu berean izango direla eta Helvetia Anaitasunak Tolosaren bisita jasoko duela, beraz, eibartarrak begi bat neurketa horrtan jarrita edukiko dutela. Puntu berberekin bukatzen
Urrea balio duen garaipena lortu zuen Hierros Servando Eibar taldeak igandean Distriplac San Antonioren aurka (27-26). Bigarren postua segurtatu dute eibartarrek, eta bide batez, igoera faserako txartela eskuratu. “Oso norgehiagoka estua eta emozioz beterikoa bizi izan da Ipuruan, asko geneukan jokoan eta oztopoak oztopo, taldeak irabaztea lortu du”, zioen Fernandok. Gainera, Helvetia Anaitasunak galdu egin
Hierros Servando Eibar taldeak beste aukera bat du igande honetan behar duen puntua lortzeko eta igoera fasera sailkatzeko. Arerioa Distriplac San Antonio izango da eta lehia goizeko 12etan hasiko da Ipurua kiroldegian. Aukera paregabea Fernandoren mutilentzat, hurrengo faserako txartela lortu, eta bide batez, geratzen diren neurketak lasaiago hartu eta azken erronka prestatzeko. Bolada onean heltzen
Hierros Servando Eibar taldeak ezin izan zuen behar zuen puntua atera Ereintza Aguaplasti eginiko bisitan (24-20). Gainera, sailkapenean aldea murriztea lortu zuten errenteriarrak eta 6 punturen faltan 5era aurkitzen dira. Hala ere, marjina nahikoa dute armaginek bigarren postuari eusteko, fidatu ezin diren arren, eskura dute helburua lortzea. Bestalde, gogoratu beharra dago, oraindik bi neurketa geratzen
Puntu bat nahikoa zaio Hierros Servando Eibar taldeari bigarren postuari eusteko eta bide batez, lidergoaren bila jarraitzeko. Asteburu honetako arerioa Ereintza Aguaplast hirugarren sailkatua izango da eta norgehiagoka igandean goizeko 12etan hasiko da Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian. 8 puntu besterik ez dira gelditzen jokoan, 4 neurketa faltan eta talde errenteriarra 7ra aurkitzen da, hala eta guztiz,
Bi puntu baino gehiago balio dituen garaipena lortu zuen Hierros Servando Eibar taldeak larunbatean Uharte nafarraren aurka (23-22). Lehenengo lau sailkatuen artean, talde bakarra izan zen eibartarra puntuak eskuratu zituena, laugarren denari irabazi eta gero. Bai lehena den Helvetia Anaitasuna eta baita hirugarrena den Ereintza Aguaplastek ere, porrota jasan zuten jokatu zituzten neurketetan. 42 puntu