Txanponaren bi aldeak bizi zituen gizonezkoen Arrate Eibar eskubaloi lehen taldeak pasa den larunbatean Asfaltos Redondo Solozabal Navarreteren aurka. Maisutasunez nagusitu ziren armaginak (33-25) liga txapelketa itzel hasita. Hala ere, berri txar batekin bukatu zen norgehiagoka, Paul Alonso gure jokalariak belauna bihurritu eta aldageletarako bidea hartu zuen bigarren zatian. Astearte honetan egingo dizkiote azken probak
Emakumezkoen lehen taldeak ere ekin dio denboraldiari eta hasita dira entrenamenduekin. Debuta Euskal ligan urriak 3an izango da, etxean Bera-Bera taldearen aurka. “Partidu zaila izango da seguru, baina etxean jokatzeak eta taldeak edukiko duen gogoekin espero dugu partidua aurrera ateratzea”, dio Andoni Alvarez entrenatzaileak. Argi dago maila berri eta zailago bat izango dela, hala eta
Jokin Aja gure jokalariak berebiziko deia jaso zuen pasa den astean. Datorren denboralditik aurrera FC Barcelona taldearen harrobian aritzeko eskaintza. Eskubaloia hainbeste maite duen familiarentzat berri pozgarria, ezbairik gabe. Beste deiak alde batera utzi eta dudarik gabe katalanena onartu zuen. Jokinek Bartzelonan jokatuko du irailetik aurrera. Hitz batzuk utzi dizkigu protagonistak joan baino lehen.
Aurpegia eraldatzen jarraitzen du gizonezkoen Eibar Eskubaloiak eta azken egunetan lau fitxaketen berri eman du taldeak. Maila hobetzen lagunduko duten jokalariak ez bairik gabe. Paul Alonso, eskuin hegala da horren adibide garbia. Gaztea izan arren, 20 urterekin jokatu du jada Asobal ligan Huescarekin eta, Barakaldon jaiotako mutilak asko emango diela espero eibartarrei da. Asier Urain,
Malen Aja (Eibar, 2000), jokalari gaztea da oraindik, hala ere, 10 urte daramatza Eibar Eskubaloi taldeko maila ezberdinetan jokatzen, eta aitortzen du Grupo Mecalbe Eibarrekin lortu berri duen Euskal Ligarako igoera, bere eskubaloi ibilbide motzeko lorpenik hoberena izan dela. Dena den, gure protagonistak oinak lurrean ditu eta ez du burua galdu nahi, maila berriaz eta
Beste bi hitz ordu garrantzitsu Eibar Eskubaloi taldeentzat. Alde batetik, Grupo Mecalbe Eibarreko kadeteak Espainiako txapelketari dagokion bigarren fasea jokatuko du Terrassan. Etxeko Handbol Terrassa-Llegums Paquita ostiralean (19:30), Malkaitz A larunbatean (16:30) eta CB Morvedre igandean (10:15) izango dira gure nesken arerio katalunian. Azken faserako txartela ematen duen lehen postuaren bila kantxaratuko dira eibartarrak, galtzeko
Eibar Eskubaloi taldeen arrakastak ez du etenik. Hierros Servando Eibar lehenengo taldearen igoera faserako sailkapena eta txapelketa poltsikoratzeaz gain, Grupo Mecalbe Eibar kadeteen Espainiako koparako txartela lortu du, Hierros Servando Eibar bigarren taldearen Bigarren Nazional mailarako igoera eta hainbat eta hainbat neurketa zoragarri eta momentu Itzel eskaini digute gure neska-mutilek. Asteburu honetan Hierros Servando kadete